Iragarritakoa baino minutu batzuk lehenago hasi da Voxen Loiolako mitina. Ertzaintzak auzoko sarbide gehienak itxi eta hesitu ditu, segurtasun neurri zorrotzekin. Latsarien plazaren inguruetan bizi diren bizilagunek oihuekin eta zaratekin hartu dituzte Vox alderdiko kideak, Javier Ortega Smith Voxeko idazkari orokorra buru zutela. Loiolako Kuartelen ondotik etorri dira.
Ertzaintzak antifaxisten kontra kargatu du, VOXek Donostiako Loiolan eginiko mitinean. berria.eus/albisteak/1837…
Erantzun
Sartu