Iritsi egin dira. Ikasturtea bukatu berri dugu, dagoeneko opor luzeen atarian nago, eta, hala ere, oraingo sentsazioa ez da batere gozoa. Ikasturteko azken klaustroa izan dugu, eta bilera ez da atsegina izan. Hezkuntza Departamentuko buru baten bisita jaso dugu Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, eta nagusiaren mintzaldi labur eta trakets samarrak -trakeskeria maila gainditu dut neronek geroko parte hartzean- zalantza batzuk argitu dizkigu.
Aste honetako artikulua: Azken klaustroa berria.eus/paperekoa/1892… pic.twitter.com/Y41YFVrJsF
@bonbergant Oso ona, Jaume! Zuzen eta zorrotz #ttak!
@sartuda Mila esker, Ion! Egia esatera, klaustro horrek artikulu andana idazteko materiala eman zuen: aukeratu behar izan dut. Eta Hezkuntza Departamentuaren asmoaren isla izan zen.
Zenbat klabe @bonbergant-ek gaur ere @berria-n. «Guri hitz egitera etorri da, ez gurekin», ttak: berria.eus/paperekoa/1892…
✍️ 'Azken klaustroa', @bonberganten #larrepetit zutabea. labur.eus/berria_gelaber… pic.twitter.com/Xw9BHcAeFu
Erantzun
Sartu