Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina hasi da, eta eskuin muturreko VOX alderdiak ere hainbat agerraldi ditu prestatuak. Atzo Bilbon egin zuten lehena, eta gaur Sestaon (Bizkaia) izan dira. Gaurkoan, gainera, VOXeko buru Santiago Abascalek ere hartu du parte, alderdiko beste hainbat hautetsirekin batera. Ehunka lagun gerturatu dira mitinaren aurka protesta egitera, eta "faxistak kanpora" gisako oihuak nagusitu dira kalean.
VOXen agerraldiaren aurka protestan ari zirenei oldartu zaie Ertzaintza Sestaon. berria.eus/albisteak/1834…
[EGUNERAKETA] Urkulluk «demokraziaren aurka» egitea leporatu die ekitaldiaren kontra protesta egitera joandakoei. berria.eus/albisteak/1834…
[EGUNERAKETA] Urkulluk «demokraziaren aurka» egitea leporatu die ekitaldiaren kontra protesta egitera joandakoei. berria.eus/albisteak/1834…
Erantzun
Sartu