Teknologia albisteak

Koronabirusaren hedapenean R faktorea bezain inportantea izan daiteke K delakoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-27 : 09:26

Koronabirusaren pandemian ikasi dugun terminologian R zero edo R0 delako zenbakia da kontzeptu inportante bat, oinarrizko birsorkuntza tasa (ingelesezko Reproduction > R). Gaitz batek kutsatzeko eta zabaltzeko duen gaitasuna da, zeina, Covid-19aren kasuan, oraindik zehatz neurtu barik dagoen 1.4 eta 5.7 artekoa dela kalkulatu da). Kontua da beste faktore berezi bat ere gertatzen dela gaixotasun honekin: birsorkuntza tasa oso "modu desorekatuan banatua" dago. Birusa duten gehienek, sintomatiko ala asintomatiko, ez dute jende askorik kutsatzen, baina gutxi batzuk super-kutsakorak dira: baliteke transmisioen %80a eramaileen %10ak sortu izana. K hedatze parametroa esaten zaio honi.

K hedatzea esan dugu hemen (ingeles dispersion factor deitu diote), eta faktoreak esan nahi du, zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta multzokatze handiagoak gertatzen direla gaixotasunaren hedapenean.

Hau da, 1918ko gripe pandemiak 1.0-ko K faktore bat zuela uste dute. Hau da, birusaren eramaile guztiak berdintsu ziren kutsatzaile. MERS epidemiak, 2012koak, 0.25eko K bat zeukan: eramaileen artean, 4tik 1ek eragiten zuen birusaren hedapena. Covid-19 koronabirusaren egungo pandemian baliteke K 0.1 bezain txikia izatea. Birusa dutenen artean, %10ak eragiten dituzte kutsatze gehienak.

Horren ondorio bat da nola tokian tokian "multzokako" berpizte edo kutsatze episodioak ari diren agertzen orain Europan.

K faktoreaz gehiago jakiteko:

Erantzun

Sartu