Ekainaren 21ean Vox alderdi ultraeskuindarrak agerraldia egin zuen Donostian, Bilboko giroa aztoratu eta gero. Javier Ortega Smith eta dozenaka alderdikide jarrera probokatzailearekin azaldu ziren Gipuzkoako hiriburuan. Taldea Ertzaintzaren Brigada Mugikorraren unitate zabal batek eskoltatu behar izan zuen egonaldi osoan zehar, "alde hemendik" eta "faxistak kanpora" oihukatzen zuten ehunka lagunek inguratu baitzituzten.
Donostian ere manifestarien aurka oldartu da Ertzaintza Voxen agerraldian argia.eus/albistea/donos…
@argia Salaketa #Donostia Berriro erahil nahi dute euskal gazte bat #IñigoCabacas bezala? Hamabi segundu baino ez dira, baina antifaxista honek jasaten dituen porrazo sarta ikaragarria da Porrak defentzak dira ez beisbolerako bateak gorputzak zapuzteko pic.twitter.com/puYzLMLWc1YzLMLWc1
Erantzun
Sartu