Gustatu zait bideoa! Honaxe galderak zuentzat, txio-herria: Euskalkidunentzat, zuek bezala egiten ez dutenekin hizkera moldatzeko joera duzue? Euskara batukoentzat, hiztun euskalkidun batekin berbetan bere moldeetara hurbiltzen zarete ala ez? youtube.com/watch?v=q4UhDz…
@AsierEurasiatik Nire ustez, euskara, bai batua bai euskalkia, baina batez ere batua, elkar bizitzen direnean, biek elkar moldatzeko joera izango dute. Bizirauteko.
@izargorri_1512 Baina ez diozu galderari erantzun? Zure hizkera moldatzen duzu ala berdin jarraitzen duzu solaskideak zuk bezala egiten ez badu ere?
@AsierEurasiatik Moldatzen dut, noski. Gainera euskarari buruzko gauza berriak ikastea eraikitzailea dela deritzot.
@AsierEurasiatik Nik batuaz egiten dut eta ez dut moldatzen. Egia esan gutxitan hitz egiten dut euskalkidunekin.
@AsierEurasiatik Nik batuaz egiten dut eta ez dut moldatzen. Batzutan hitzen bat agian baino orokorrean ez.
@AsierEurasiatik Nik bai moldatzen dut zertxobait. Gehiena inkontzientea da, eta sotila. Konfiantza eta ohitura handiagoa badut beste hiztunarekin, gehiago gertatzen da. Gaztelaniaz ere gertatzen zait (baina gutxiago) eta ingelesez ere bai (baina gehiago
@oihantxabarri Bai, identifikatzen naiz. Hizkuntza guztietan gertatzen zait, beti nago bestearen adierazteko modua aztertzen bere hizkerara hurbiltzeko. Nire kasuan esango nuke enpatiagatik baino, autoestimu baxuagatik izango dela, beti besteak ni onartze
@AsierEurasiatik Ba bai. Mendebaldekoekin bizkaieraz egiten dut eta besteekin batuaz baina euren hizkerara hurbildu nahian.
@AsierEurasiatik Oso barregarria da, ze esaterako andaluziar azentuaren defendatzaile sutsua naiz, eta amorratzen nau telebistan ezkutatzen dutenean, edo ahoskera inkoherentea dutenean (orain seseoa, orain ez), eta gero neure burua dakusat Zak gutxiago ma
@AsierEurasiatik Solaskidearen mailaren arabera. Ondo asko badaki euskalkia darabilt, solaskidearentzat aberasgarri izan daitekeelakoan. Eta ondo menperatzen ez badu, beti batuaz, bere euskara sendotzearren.
@oihantxabarri Buf, ya, niri kostatzen zait euskal zetak ez bereiztea... baina mendebaldekoekin hizketan oso lotsagarria iruditzen zait eta ahalegintzen naiz s moduan ahoskatzeko ????
@AsierEurasiatik Bai, erabat. Nire euskalkia ez darabiltenekin batuaz beti,etxean barne. Akaso det-en bat dut-en partez.
@AsierEurasiatik Erabat logikoa iruditzen zait egoerara moldatzea, eta esan bezala, hein handi batean inkontzientea da. Kontestuaren arabera ezaugarri batzuek lekuz kanpo uzten zaituzte. New Yorken ez dut "a bo'ol of wo'ah" eskatuko, ezta Londresen "a bar
@AsierEurasiatik Ni, euskara ikasi nuenetik, neure aldeko euskalkira egokitzen saiatu nintzen, batez ere bertoko euskalkidunekin hitz egitean. Beste lekuetako jendearekin hitz eginez gero, normalean batueraz.
@AsierEurasiatik Iruditzen zait Tolosaldeakoa euskara batuatik oso gertu dagoela eta hor mugitzen naiz “etxeko” hizkera eta batuaren artean. Bestalde, solaskidearen euskalkia oso desberdina bada, haren hitz edo esamolderen batzuk sartzen saiatzen naiz (ge
@AsierEurasiatik Aupa! Nire kasuan axkottiarra izanik ia derrigorrezkoa da hizkera moldatzea. Gipuzkoarrekin normalean ez da beharrezkoa baina bai beste lurraldeetako hiztunekin
@AsierEurasiatik Nik bai, kasik beti, eta nagusiki idatziz. Twitterren soilik euskara batuaz idazteko hautua egin nuen eta bete ukan dut, lekat lerratu izan naizenean. Alta, erran behar dut: bideokoek, eta gehienek, mauletar bati baino, beharbada andaluz
@AsierEurasiatik Hobena ez da hiztunena, ez behintzat larriena. Eskuen gainerago, telebistan, prentsan, dugunaren ondorio.
@AsierEurasiatik Urkulluri esker, euskal hiztunen arteko harremana sendotu denetik, bai. LAREDOn lapurtezaz, NOJAn zuberotarrez eta CASTROn bermieraz!
Erantzun
Sartu