Lekunberriko eta Larraungo udalek Aralar Udal Musika Eskolarekin batera aurkeztu dute aurtengo Vianako Printzearen Kultura sarirako Berri Txarrak hautagaitza. Izan ere, nabarmendu dutenez, Lekunberriko hirukotea "Nafarroak eman duen rock talde nagusietako bat bihurtu da". Horren harira, gogorarazi dute 25 urteko ibilbidearen ondoren joan den urtean agur esan ziotela elkarri, Ikusi arte Tour 2019 birarekin historia egin ondoren.
Lekunberriko eta Larraungo udalek eta Aralar musika eskolak aurkeztu dute hautagaitza. @berritxarrak euskalerriairratia.eus/nafarroa/15925…
@fm983irratia @berritxarrak Nik saria kondizionatu egingo nuke, oholtzara bueltatzen baldin bazarie, hementxe daukazue saria #BTXBueltatzen #EzerOnikBTXjunZenetik
Erantzun
Sartu