Proiektu kudeaketarako Basecamp produktu ezaguna sortu zuen enpresak, e-postaren erabilpena eraldatu eta iraulrzeko produktu bat garatu du, Hey.com izenekoa. Ez da edozeinen esku egongo, urteko kontua 99 dolarretan jarri baitute; eta gainera Applek iOS aplikazioa oztopatu nahi dietela salatu dute. Hala ere, kontzeptu interesgarri batzuk ditu zerbitzu berriak, eta saiatuko gara azaltzen.
Hey com-ek printzipio sinpleekin funtzionatzen du. Outlook, Yahoo Mail edo Gmail guztiz hedatuak hainbat filtrorekin mezuak spam diren edo ez erabakitzen duen bitartean, Hey.com-ek curation pertsonalaren edo aukera pertsonalen bidea hobesten du.
Zenbat bider bidali diogu mezu normal bat, gure kontaktuen artean normal jaso beharko zuen lagun bati, eta esan behar izan diogu gero, "begiratu badaezpada spam karpetan, era hara joan zaizun". Hori gertatzen da, Gmail eta hauek algoritmikoki erabakitzen dutelako zer doan gure Inbox edo sarrera-ontzira, eta iragazpen-prozesu horietan politikak ere eragin izan duela ikusi izan da.
Azken batean, Gmail-ek egiten du e-postarekin Facebook-ek egiten duena News Feed edo zure orriarekin: erakusten dizkizu berak "ustez zuretzat egokienak" diren mezuak. Hey.com-ek beste hurbilpen bat du: zuk eraikitzen duzu etengabe iragazkia, eta Twitterrek bere hurrenkera kronologikoan bezala, erakusten dizkizu postontzian zure hobespenen araberakoak, ez ustezko adimen artifizial batek erabakitakoa.
Horretarako prozesuak zembait urrats ditu, baina funtsean, lehen egiteko batean dago gako nagusia, irakurri dugunagatik eta beherago itsatsitako bideoan ikusi dugunagatik:
Ez da hori funtzionalitate bakarra, noski, eta hortaz, bideo honek pixkat gehiago erakutsiko dizue:
Produktuaren lantzamendua, bestalde, polemika batekin ere etorri da: Applek ez dio Hay aplikazioari baimenik eman iOS aplikazioen dendan egoteko, Basecamp-ek ez badu aplikazioaren bidez egindako harpidetza bakoitzaren %30 Applerekin banatzen.
David Heinemeier Basecamp-eko fundatzaileak hari luze batean azaldu du egoera, mafia deituz Apple-ekoei.
Erantzun
Sartu