HiTZ zentroan itzulpenari, itzulpen automatikoari eta euskarari buruzko azterlan bat egiten ari dira Nora Aranberri eta Uxoa Iñurrieta ikertzaoleak, jakiteko nork, noiz eta nola itzultzen dugun eta teknologiak zein eragin izan dezakeen. Galdetegi baten bidez horretan lagundu diezaiegun eskatu digute.
Gizarte elebidun eta eleaniztunetan ohikoa den moduan, euskara hitz egiten den eremuetan, jende askok egin behar izaten ditu itzulpenak, profesionalki nahiz bestela, idatziz edo ahoz, era inprobisatuan edo aldez aurretik jakinda. Gainera, itzultzaile automatikoak ugaritu egin dira azken boladan, eta, haien eraginez, aldatzen ari da itzulpenak egiteko dugun modua. Kontestu horretan, Aranberik eta Iñurrietak dioskute: "Lagunduko diguzu aztertzen zer ari den gertatzen euskararen eremuan?"
Hona galdetegia, euskaraz:
Galdetegiak hiru atal ditu: (1) itzulpenari buruzko galderak, oro har; (2) itzulpen automatikoaren erabilerari buruzko galderak; eta (3) itzulpen automatikoak euskararen erabileran duen eraginari buruzko galderak. Guztira, 10 bat minutu beharko dituzue betetzeko.
Ez da gaiaz asko jakin behar; denon ekarpenak dira baliagarriak, adituenak eta ez adituenak. Mesedez, bete galdetegia eta ahal duzuen beste zabaldu (etxekoen artean, lagunen artean, lankideen artean, ikasleen artean...). Adin guztietako jendeak erantzutea gustatuko litzaieke ikertzaileei, eta euskara maila askotako jendeak, edo bertan bizi arren euskaraz ez dakitenek. Hortaz, erdaldunentzat, zabaldu esteka hauek, galdetegi beraren beste bertsioekin:
Benga, 10 minutu dira-eta.
Erantzun
Sartu