Teknologia albisteak

Euskaldunok eta beste hizkuntzetako aktibistek mezuak elkartrukatzeko ekimena

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-06-12 : 17:32

Garabide elkarteak eta Gasteizko Euskaraldiak ekimena eta erronka plazartu dute: Hizkuntza lankidetza sustatu hizkuntza gutxitu desberdinetako hiztunen artean. Euskaldunok eta beste hizkuntza aktibistak mezuak elkartrukatzeko ekimena da.

Halaxe da erronka: "Saiatu zara iboiz beste hizkuntza gutxitu batean hitz egiten?" Ba Gasteizko Euskaraldiko kideek munduko beste hizkuntza batean esaldu bana esango dute sar sozialen bidez, aktibistei indarra emateko. Eta munduko hizkuntza horietako aktibistek, euskaraz egingo dituzte bideoak gasteiztar horiek eta gainerako euskaldunok motibatzeko.

Esate baterako, hemen da Suna, kurdueraren aldeko aktibista, euskarazko mezua uzten Twitterren.  Aste honetako hizkuntza aktibista kurdua da kanpaina honetan, eta hurrengoetan beste hizkuntza borroka batzuk ezagutu ahal izango ditugu.

Zeuk erantzun nahi badiozu Sunari, hauxe da testua:

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu