Oier Araolaza dantzari eta antropologoak EAEko Kulturaren Euskal Kontseiluan parte hartzen du, eta kronikak idatzi ohi ditu, gardentasunez, bertan ukitzen diren gaien inguruan. Koronabirusaren itxialdiak eragindako egoeraren gainean jardun zuten maiatz amaieran egindako bilkuran, eta bereziki inportantea suertatu da Kontseiluaren azken bilera hori horregatik. Kronika osoa irakur dezakezue, baina puntu batzuk nabarmendu ditugu hemen.
Datu lehor eta kezkagarriak:
- Kultur jardueraren %80 eten da itxialdiaren aroan.
- Itxiera are larriagoa izan da arte bizietan (antzerkia, musika, dantza).
- Jaurlaritzak antolatutako larritasuneko aholkularitza zerbitzura, 532 elkarte eta norbanakok jo dute.
- Lanbideren laguntza espezifikoak (sektorekoak) 242 pertsonak eskatu dituzte.
- Kultura sektoreko 551 enpresak aurkeztu dute ERTEa aplikatzeko eskabidea.
- ERTE horietan 3.480 langile daude guztira, horietatik 2.198 emakumezkoak.
Ikasgaiak:
- Sareetan zabaldutako emanaldiak ordainduak izan behar (Donostia Kultura).
- Sektoreko parte batzuk beste batzuk baino antolatuago, eta hortaz, "antolatzeko" aholkua.
Etorkizun hurbilera begira
- Lehen txoke erantzunaren ondoren, kultura jarduerak berreskuratzea dela lehentasuna Jaurlaritzarentzat, Kultura sailburuaren arabera.
- Normaltasunera bidean, kultura jardueretan eragin zuzena: jende pilaketarik gabekoak, distantzia fisikoak gordez eta osasun eta garbitasun neurriak zainduta.
- Jaurlaritzako 2020ko deialdiei eutsi egingo zaie, baina erakunde guztien gainean "murrizketak datoz" sentsazioa, ez duena inork ezkutatzen.
- Zabalkunde digitalaren gaia ongi aztertu beharrekoa, lokalki presentziala eta globalki digitala planteamenduarekin
Kulturaren Euskal Kontseilua EAEko aholkularitza organo bat da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren baitakoa. Bere osaeraz, Araolazak berak ematen ditu datu batzuk artikulu originalean.
Irudia apirilean antolatu zen euskal kulturgintzaren greba deialdikoa da.
Erantzun
Sartu