Atzo Mendigorriko haurrak D ereduan matrikulatzera joan diren gurasoekin izan zen Behatokia. Ikastetxetik gurasoei adierazi dietenez, haur horiek ez dira aurrematrikulazio ebazpenean onartu gisa agertzen (Nafarroako Hezkuntza Departamenduak azalpenik eman gabe jarraitzen du), eta ezin izan dituzte D ereduan bertan matrikulatu. Gaur goizean Nafarroako Hezkuntza departamendura jo dute, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin batera, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko.
Erantzun egokirik eman ezean, epaitegietara jotzeko borondatea adierazi dute Mendigorriko gurasoek. @behatokia euskalerriairratia.eus/nafarroa/15917…
Erantzun
Sartu