Teknologia albisteak

IXA taldearen proiektu saritua: adimen artifiziala, COVID gaitzaz erantzunak lortzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-10 : 10:39

COVID-19 gaitzaren inguruan antolatutako adimen artifizialeko txapelketa/erronka batean saria jaso du informatikari euskaldunen IXA taldeak Estatu Batuetan. Lehiaketa ez da izan denborapasa hutsa, literatura zientifikoan milaka artikulu ari direlarik pilatzen, haietatik datuak erauztea zen kontua. Antolatzaileak lehen mailako partzuergo bat izan dira, zeinean parte hartu duten, besteak beste NIH-k (AEBetako osasungintza publikoko instituzio nagusia), Etxe Zuriak eta Georgetown Unibertsitateak.

Erronka honela planteatu zuen partzuergo estatubatuarrak: 51.000 artikulu zientifikoko multzo bat jarri zuten eskuragarri, Covid-19 gaitzarenen gainekoak zehazki baina baita oro har koronabirusen ingurukoak. Horrekin, deia edo erronka adimen artifizialeko ikertzaileei, literatura zientifiko horretan lagungarri zaien informazioa ahalik eta errazen bilatzen. Covid-19 Open Research Dataset Challenge (CORD-19) zuen izena erronkak.

Txapelketaren lehen fasean 10 sari banatu dituzte, eta horietako bat irabazi du HiTZ zentroko Ixa taldean garatutako sistemak. Sistemaren garapenean Euskal Herriko Unibertsitateko Arantxa Otegi eta Jon Ander Campos ikertzaileek eta Eneko Agirre eta Aitor Soroa irakasleek hartu dute parte.

Ulertu dugunez, 10 sariak izan dira hizkuntza naturalean egindako 10 galderarekin, zeinek lortu erantzun zehatzenak korpus erraldoian. Informatikari euskaldunek galdera zehatz honekin eman dute onena:

  • What do we know about diagnostics and surveillance? / Zer dakigu diagnostiko eta zaintzari buruz?

Hona IXAkoek aurkeztutakoa:

  • Beraien hurbilpen neuronala azaltzen duen dokumentazioa, programazioa barne (iruditu zaigu Python dela).
  • Emaitza errealak, zenbait galdera zuzendu datubasearen kontra, eta milaka lerro eta dokumentutatik sistemak emandako erantzunak.

Detaile gehiago IXAkoek idatzitako blog-sarreran.

Erantzun

Sartu