"Kode para lidiar lagun zailekin: Bat lankide zuri egiten ari da la bizitza ezinezko? Aurkitzen nola enfrentarte egoera honetara onenaren era posible." Honelako euskaraz dago idatzia BBVA bankuaren euskarazko webgunea. Itzultzaile automatikoak erabiltzearen ondorio penagarriak aurretik ere ikusiak ditugu, baina sistema neuronal aurreratu samarrak garatuak dauden unean, hau nola egin den zaila da ulertzeko. Lagun batek iradoki digu MS Word programaren itzulpen automatikoko aukera baliatuko zutela beharbada.
Dozenaka adibide aurkitu dituzte sare sozialetako euskaldunek azken orduetan. Webgunean sartuta, disparateak alde guztietan daude, baina beste atal batzuk ondo daudela ematen du. Kasu batzuetan, sekzio berak mugikorrean desastre irakurtzen dira (edo irakurtzen ziren duela ordu gutxi, pantaila irudiengatik) baina web bertsioan ondo euskaratuta daudela ematen du. Ikus bi irudi hauek konparaziorako:
Hala ere, errore guztiak ez daude bertsio mugikorrean. Artikuluko ilustrazio nagusian jarri duguna webgunekoa da.
Beste adibide batzuk hemen itsasten ditugu, barre ala negar, zuek ikusi zer egin hauekin:
BBVA bankuaren izena Banco Bilbao Vizcaya Argentaria da, eta Bizkaiko bi banku inportanteenak daude bere fusioen historiaren jatorrian: Banco de Bilbao eta Banco de Vizcaya. Bi hauek bat eginak egon ziren 1988 eta 2000 urteen artean, baina bat egin zuten beste fusio batzuetatik zetorren Argentaria banku madrildarrarekin. Askorentat harritzekoa izan zen nola arrain txikiak handia jan zuen (Argentariak BV): Javier Ortiz kazetariak iradoki zuen PPko Jose Maria Aznar gobernuburua eta Rodrigo Rato ministroa egon zirela konspiratzen Argentariako haien lagun Francisco Gonzalez izan zedin bankuko nagusia. Francisco Gonzalezelk iaz utzi zuen bankuaren zuzendaritza, eskandalu zenbaitek zipriztinduta eta Espainiako epaitegiek ikertua.
Horrelako astakeriak irudikatzen al ditugu beste hizkuntzaren baten? Gazteleraz edo ingelesez horrelakorik ikusi ezkero, zein izango litzateke erantzuna?
Eta bestetik, horrelako itzulpenak egitea baino hobe dela euskarara ez itzultzea.
Informazio gehiago eta BBVAk egindakoaren bideoa ikusteko aukera: https://euskarasatorra.com/eu/hau-ez-da-euskara-bbva/