Zierreko arduraduna, egunkariko orriak osatzen eta berrikusten zituen lankidea galdu du BERRIAk. 61 urterekin hil da Lurdes Huizi, minbiziaren eraginez. Hamasei urteko ibilbidea egin du egunkarian: edizioburu lehenbizi, eta zierrearen arduradun gero. Itzaleko lana. Hala izan du euskalgintzan ere: BERRIAn baino lehen, euskalduntze-alfabetatzean eta euskara elkarteen arloan aritu zen, besteak beste.
Sekula idatzi nahi ez den albiste bat: lankide baten heriotza. Lurdes joan zaigu @berria-n. berria.eus/albisteak/1807…
@ggoikoetxea @berria Galera handia. Ez dakit inork izan duen zuk adinako pazientziarik azken orduko albisteak iristerakoan orria altxatzeko eskatzera purrustadaka zuregana gindoazenetan. Zuk beti irribarrea.
@ggoikoetxea @berria Ez da albiste samurra, ez. Zauden lekuan zaudela, besarkada bat Lurdes!!! ????
@mtxoperena @ggoikoetxea @berria Gaueko futbol partiden kronika presaka idazten, eta Lurdes albora: "Ze, bukatu al da?". Eta oraindik partida bukatzeko 10 minutu falta eta orria zierrean sartzeko, gehiago. Eta redakzioa uztean, "noiz zatoz berriz, Aitor?
@ggoikoetxea @berria Beste galera handi bat @berria n. Ez zaitugu ahaztuko!!!
@AitorManterola @mtxoperena @ggoikoetxea @berria Bere ahotsarekin irakurri dizkiat idatzi dituanak. Halaxe esaten zian, bai. Azken aldian, Reala kopako finalerako sailkatu zen egunean, ondo ibili gintuan denboraz, barrezka jardun genian ospatze kontuez. B
@ggoikoetxea @petxarroman @berria Izan genuen azken elkarrizketa dut gogoan, Lurdes. Zigarro bat erre ondoren igo genituen erredakzioko eskilarak elkarrekin. Nor bere lanera joaterakoan egin zenidan irribarrea gordeko dut.
@ggoikoetxea @berria Kiroletakook ez dugu sekula ahaztu. Kronika amaitu eta beti joaten ginen haren albora orria entregatua zegoela ikusi eta etxera joan aurretik hizketaldi txiki bat egitera. Muxu bat Lurdes
@ggoikoetxea @berria Berari esker ikasi nuen nik gehigarriak ixten. Emakume jatorra eta alaia. Sinetsi ezinik nago.
@ggoikoetxea @gerostarbe1 @berria Ai ama! Berba barik laga nau honek. Zenbat ordu pasa ete genituen elkarrekin zierrean! . Lurrak gozo har dezala!
@ggoikoetxea @berria Iruñetik Andoainera azken orduan deitu eta erredakzioko telefonoa ahots goxoarekin hartzen ziguna, zierreko arazoak edo dudak konpontzeko. Egun tristeak dira hauek. Atsedena hartuko al zenuen... Besarkada danoi
@ggoikoetxea @berria Bai albiste tristea! Uzten ez diguten garai goibelotan, muxu bat Lurdes.
Besarkada handia senideei eta @berria.ko taldeari! berria.eus/albisteak/1807…
Zierreko arduraduna, egunkariko orriak osatzen eta berrikusten zituen lankidea galdu du BERRIAk. 61 urterekin hil da Lurdes Huizi, euskalgintzan bide oparoa eginda. berria.eus/albisteak/1807…
@berria Sentitzen dut. Goian bego. Besarkada bat ????
Irribarre bat galdu dugu Berrian; ez adiorik, Lurdes berria.eus/albisteak/1807…
@olano_urkia @zaldieroa Hutsune handia utzi duzu; ez adiorik, Lurdes. Gugan bego.
@IruneLasaA @olano_urkia @zaldieroa Erredakzioko lanak iluntzean berandu bukatu, begiak altxatu, eta Lurdes, hantxe: bere mahaian. Zure ulerberatasunarengatik, pazientziarengatik eta solasaren abaroarengatik, mila esker!
@berria ren zierrea eta azala egiten, ordu txikitan, eta ordumugaren mehatxupean elkarrekin egindako malabareak gogoan, bidaia on, Lurdes. Doluminak eta besarkada estua senide, lagun eta lankideei. Lurdes Huizi BERRIAko lankidea hil da | Gizartea | Berriaberria.eus/albisteak/1807…
Zenbat gau solasaldi goxo azken orduko zierreen ondoren, eta zenbat adar jotze tiki-taka. Bi pilota finaletan irabazi zenizkidan kafeak zor dizkizut oraindik. Eskerrik asko babesarengatik. Lurdes Huizi BERRIAko lankidea hil da | Gizartea | Berria berria.eus/albisteak/1807…
@Imagreto Sentitzen dut, benetan. Nire doluminak. Ta besarkada haundi bar.
@minte1974 Familiakoentzat estuagoa.
Goian bego! Mila esker egin dezun lanarengatik! Lurdes Huizi BERRIAko lankidea hil da | Gizartea | Berria berria.eus/albisteak/1807…
Lagun handi bat hil zaigu. Beti izango ditugu gurekin elkarrekin bizitakoak. Lurdes Huizi BERRIAko lankidea hil da @ggoikoetxea berria.eus/albisteak/1807… vía @berria
Zierreko arduraduna, egunkariko orriak osatzen eta berrikusten zituen lankidea galdu du BERRIAk. 61 urterekin hil da Lurdes Huizi, minbiziaren eraginez. Biziko zaitugu, Lurdes! @ggoikoetxea berria.eus/albisteak/1807…
Zugatik, malkotxo bat erori zait goizean, andereño. Horrela esaten nizun hernaniko AEKko euskaltegian. Zugatik naiz euskalduna. Eskerrikasko. berria.eus/albisteak/1807…
Bidelagun izan zintudan kazetaritzako lehen urteetan, eta iritsi bezain pronto eskaini zenidan hasiberriek behar duten gertutasuna. Beti adi, irribarretsu, konplize. Zierre amaigabeetan ere txantxetarako tartea hartuz. Besarkada bat @berria-ko lantaldearberria.eus/albisteak/1807…
Bidelagun izan zintudan kazetaritzako lehen urteetan, eta iritsi orduko eskaini zenidan hasiberriek behar duten gertutasuna. Beti adi, konplize, laguntzeko prest. Zierre amaigabeetan ere txantxetarako tartea hartuz. Besarkada bat @berria-ko lantaldeariberria.eus/albisteak/1807…
Bidelagun izan zintudan kazetaritzako lehen urteetan, eta iritsi orduko eskaini zenidan hasiberriek behar duten gertutasuna. Beti adi, konplize, laguntzeko prest. Zierre amaigabeetan ere txantxetarako tartea hartuz. Besarkada bat @berria-ko lantaldeari! berria.eus/albisteak/1807…
Erantzun
Sartu