2020ko apirilaren 23a Gaur, apirilak 23, Euskal Herriko bi langile erail dituztela jakinarazi dute sindikatuek. Batetik, Esako urtegiko lanetan zendu da garraiolari nafar bat, Nafarroatik gertu, Aragoiko Sigues herrian. Antza, gidatzen ari zen hormigoi-kamioia irauli egin da, N-240 errepidean bidetik atera ondoren. Bestetik, Gasteizko (Araba) Caser zahar etxeko behargin bat koronabirusak jota hil dela azaldu dute.
[BIOLENTZIA ESTRUKTURALA/SOLDATAPEKO LANA] Bi langile erailak, Gasteizen eta Siguesen gedar.eus/aktualitatea/b…
Erantzun
Sartu