Argazkilaria: Txomin Txueka/ARGIA Xabier Gantzarain artistaren hitzak dira horiek, margolariari eskainiak. Gantzarainek berak azaltzen duen moduan, marrazten ona zela eta Donostiako Valverde inprentan hasi zen lanean 14 urterekin. Han ikusi zituen lehen aldiz, erreprodukzioei esker, bizitza aldatuko zioten Cezánne, Modigliani, Picasso, Klee... Donostiako Arte eta Lanbide Eskolan ibili zen.
AZKEN ORDUA: Jose Luis Zumeta margolaria hilik aurkitu dute etxean, 81 urte zituela. GAUR taldeko kidea, Ez Dok Amairun ibilia, Laboaren azalen egilea… Ezin da ulertu 60ko hamarkadatik honako euskal kulturaren iruditeria bere lana aintzat hartu gabe labur.eus/1AHdn
Munduak kolore gutxiago izango du hemendik aurrera. Ez adiorik #Zumeta argia.eus/albistea/jose-…
Abangoardia eta tradizioa, sustraiak eta abangoardia, Mikel Laboa eta Zumeta. Baina kataia ez da etengo. argia.eus/albistea/jose-…
Agur eta ohore argia.eus/albistea/jose-…
Erantzun
Sartu