"Ez dago beste aukerarik, hala ulertu dugu Udalean, eta hala ulertu dute hainbat elkartek", esan du Ana Elizalde alkateordeak. "Halako egoeran ez dago tokirik txupinazotarako", adierazi du. Iruñeko Udalak iragarri du aurtengo Sanferminetako aurrekontuak "behar sozialak" asetzeko erabiliko dituztela. "Nazioarteko albistea da Sanferminak bertan behera uztea", esan du Elizalde alkateordeak.
[AZKEN ORDUKOA] Iruñeko Udalak bertan behera utzi ditu aurtengo Sanferminak berria.eus/albisteak/1803…
Sanferminak bertan behera geratu direla iragartzeko, bideo bat argitaratu du Udalak, sare sozialetarako pentsatu dutela adierazi dute. Horregatik #Bizikoditugu traola sortu dute, erreakzioak partekatzeko. berria.eus/albisteak/1803… pic.twitter.com/CrhoZHWX0R
Erantzun
Sartu