Orain arte, 102 dira, denera, sendagiria jaso duten Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoiliarrak; 137 dira, berriz, hil diren lagunak, eta, 276, diagnostiko positiboarekin daudenak. Hamasei izaten jarraitzen dute kasu positiboak dituzten zentroak. Azken orduetan gaixotasuna gainditu duten pertsonak ondorengo egoitzetan bizi dira: Beasaingo Arangoitin (1), Eibarko Egogainen (15), Tolosako Iurreamendin (14), Eibarko San Andresen (1), Irungo Caser Residencial Anakan (3) eta Zarauzko Santa Anan (4).
Aretxabaletan hiru positibo izan dira, eta Arrasaten bat. Hildakorik eta sendatutakorik ez, Debagoienean. goiena.eus/debagoiena/158…
Erantzun
Sartu