Pedro Sanchezek lan jarduera eteteko erabakia hartu du "egoerak behartu duelako, leku batzuetan osasungintzaren kolapsoa dagoeneko gertatu delako", esan du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Otegiren arabera, "inprobisatzen ari dira, berandu eta gaizki, estrategia argirik gabe". Horrez gain, euskal herritar askori eragiten dieten erabakiak Madrilen hartzea gaitzetsi du.
Arnaldo Otegik agindu duenez, EH Bilduk eskatuko du krisia ez dezatela langileek eta pentsiodunek "berriz" ordaindu. berria.eus/albisteak/1794…
Erantzun
Sartu