Hernaniko sagardogileek bilera bat egin dute goizean, eta "aho batez" erabaki dute sagardotegiak ixtea. "Ez dakigu noiz arte", azaldu dio sagardotegi bateko arduradunak BERRIA- ri. Azken orduetan bezero askok bertan behera utzi dituzte astebururako erreserbak, eta besteei deika ari dira, erabakiaren berri emateko. Kalte ekonomiko handia izango dutela onartu dute sagardotegiek, baina arduraz jokatu nahi dutela.
[AZKEN ORDUKOA] Hernaniko sagardogileek «aho batez» erabaki dute sagardotegiak ixtea berria.eus/albisteak/1788…
Erantzun
Sartu