Teknologia albisteak

Tentu, informazio agregatzaile elebiduna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-11 : 12:23

Mondragon Korporazioko ISEA enpresak Tentu sortu du, albiste agregatzaile elebidun bat (euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak ditu). " Aldizkari Elektroniko Pertsonalizatu" gisa ere definitzen dute.

Albiste jario eguneratu bat aurkeztu du Tentuk bere azalean, eta gaikako sailkapena. Iturri edo edukiaren arabera, kategoriak daude (hona zientzia eta teknologiakoa, non bakarrik SPRIren albisteak ikusten ditugun).

Beste sail finko batzuk dira:

  • Gertaeren egutegia, agenda bat.
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trafikoaren egoera.
  • Herriz herriko sekzio bat, herri kopuru txiki batera mugatua oraingoz. Eibarrek badu edukia, baina ez Barakaldok edo Barañaninek, adibidez.

Era berean, Tentuk albiste propioak argitaratzeko modua eskaintzen du, eta baita agenda batera elementuak gehitzeko. Era berean, "Iragarkiak modu pertsonalizatuan eta geo-kokatuta sortu eta banatzeko" aukera ere badago. Doako zerbitzuak dira horiek, eta izena emanez gero 5 minutuan konfiguratu daitekeela dio ISEAk.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu