2020ko otsailaren 13a Goizeko 09:00etan atxilotu dute preso ohia, poliziaren komisaldegira sinatzera zihoala. Pariseko Auzitegiak azaroan onartu zuen Madrilek aurkeztutako Plaren aurkako euroagindua. Berau exekutatuz, ETAren interlokutore lanetan ibili izandakoa atxilotu, Baionara mugitu eta Espainiara eramango du frantziar poliziak. David Pla preso ohi nafarra Hendaian bizi zen; astelehen eta ostegunero frantziar poliziaren komisaldegira gerturatzen zen sinadura ematera.
[BIOLENTZIA ESTRUKTURALA/ESPETXE POLITIKA] David Pla atxilotu du frantziar Poliziak Hendaian gedar.eus/aktualitatea/b…
Erantzun
Sartu