Langune enpresa elkarteak txosten bat egin du publiko, Siadecorekin batera egina eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan duena, bi puntu nagusi aztertu dituena: Hizkuntzen Industria EAEn, eta Euskararen eragin ekonomikoa Gipuzkoan. Ondorio nagusietako bat, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako barne produktu gordinaren %4.59 euskararekin lortua dago.
EAEn euskara-sektoreek eragindako enplegua langile guztien % 5,99 da. Lau segmentu aztertu dituzte ikerketan:
- hizkuntzen irakaskuntza
- itzulpengintza eta interpretazioa
- eduki linguistikoak
- hizkuntza-teknologiak.
Lau segmentuetako enpresek 211,3 milioi euro inguru fakturatzen dituzte urtero, eta 4.600 enplegu hornitzen dituzte, hizkuntzen industriarekin lotutako jarduerak soilik kontuan hartuta.
- Enpresa horien errealitatea anitza da, baina txostenak honako ezaugarri nagusiak nabarmentzen ditu
- Enpresa gehienak txikiak dira, autonomo ugari dago.
- Kokapenari dagokionez, Gipuzkoan dago kontzentrazio handiena.
- Langileen bi heren pasatxo emakumezkoa da.
- Euskalgintzako eragileekiko lotura eta harremana handia da.
- Eskainitako zerbitzuaren xede-hizkuntzari dagokionez, euskara da nagusi.
- Globalizazio sozial eta ekonomikoarekin lotuta, aukera berriak antzematen dira.
- Administrazio publikoarekiko mendekotasuna handia da, dirulaguntzak direla eta, baina kontratazioei dagokienez ere bai.
- Langileen prestakuntza eta kualifikazio-maila da lehiakortasun faktore nagusia.
- Teknologia berriekiko ikuspuntu bikoitza dago. Onurak onartzen dituzte, baina mehatxu gisa ikusten dituzte batzuek.
- Iruzurraren eta ezkutuko ekonomiaren arriskuaz ohartarazi dute.
- Enpresa handiekin eta frankiziekin lehiatzeko zailtasuna azpimarratu
dute.
- Nazioartekotzea ez dago zabaldua sektorean, hizkuntza-teknologien segmentua salbuespena da.
- Bilakaera eta aurreikuspen positiboenak dituzten enpresak dibertsifikatuenak dira, kolaborazio-maila handiena dutenak eta berrikuntza teknologikoei modu baikorrenean aurre egin dietenak.
- Kolaborazioaren desabantailen artean, elkarlanari eskaini beharreko dedikazioa, denbora eta horrek dakarren kostua azpimarratu dituzte.
- Komunikazioa, marketing-a eta teknologia berriak lantzea aurreikusten dute bilakaera positiboena dutenek.
- Ingelesarenaz gainera, txineraren eta arabieraren hazkundea aurreikusten dute.
- Langunek harreman handia du hizkuntza-teknologien segmentuarekin, baina txikia irakaskuntzarekin eta itzulpengintzarekin.
Hemen txostena bere osotasunean, eta Langunek kaleratutako prentsa-oharra.
Erantzun
Sartu