Estatu Batuetako hauteskunde urtean, bi primario igaro dira (Iowako caucusak eta bart New Hampshire estatukoak), eta alderdi demokratan presidenterako hautagi izateko bi hautagai nabarmendu dira honenbestez: Bernie Sanders beteranoa, eta Pete Buttigieg gazteagoa. Arrazoi miszelaneoak tarteko, igarren hautagai honen izenean fijatu gara: Buttigieg. Zergatik? besterik gabe, Europako hizkuntza txiki batean duelako jatorria, malteran.
370.000 hiztun ditu malterak (euskararen erdiak baino gutxiago, estatistiken arabera), hiztun gutxien duen Europako estatu-hizkuntzetako bat da, Irlandako gaelikoarekin (honen egoera gutxitasun handikoa den arren) eta islandierarekin batera. Maltan erabilpena eta ezagutza hedatua dago, baina administrazioaren eta kulturaren alor askotan ingelesa ere asko erabiltzen da, kolonia britainiarra izan baitzen.
Beste berezitasun bat du malterak, bereizten duena gainerako Europako hizkuntzetatik: arabieraren aldaera bat da; dialekto bat ikuspegi batzuen arabera, edo hizkuntza desberdina parametro askoren arabera: kulturalki batez ere, malterazko hiztunak nagusiki katolikoak dira, eta hizkuntza alfabeto latinoz idazten da.
Kaliferriko inperio musulmanak Hego Europan ere presentzia izan zueneko garaien ondorengoa da maltera: Iberiar penintsulan eta Sizilian ere hizkuntza hedatua izan zen mendeetan arabiera, baina han musulmanen atzeraldiarekin desagertu zen arren, Maltan iraun egin zuen arabierak, eraldatuta. Arabiera euskararen mugetara ere iritsi zen, jakina: Banu Qasitarren dinastia musulmana Tutera inguruan kokatu zen, Iruñea eta Nafarroako errege-etxeek Kordobako kalifekin harreman zuzenak izan zituzten, eta ezaguna da Huesca hiriko 1349. urteko merkatu ordenantza, negozioetarako erromantzea inposatzen zuena, debekatuz egitea "en algarabía ni en abraych nin en basquenç": hau da,
Buttigieg izenak, zehazki, dauka jatorria Siziliako arabieran, Abu-d-dajāj forman, zeinak esan nahi du literlaki, "oilaskoen aita", hau da, "oilo-jabea" edo "oilategi-jabea" figuratiboki. Deitura hedatua da Maltan, eta uharte hartatik Estatu Batuetara joandako etorkin bat da Pete Buttigieg-en aita. Buttigieg izenaren ahoskera ez da erraza ez estatubatuar gehienentzat ezta, esango genuke, euskaldunontzat. Nolabait, Budetxetx. Edo zehatzago entzuteko, adi Forvo aplikazioari:
;
Pertsonaiari buruz, Pete Buttigieg militar ohia da, hiri bateko alkate izan da, eta ez du hori baino ordezkaritza politikoko kargu handiagorik izan. Gaztea da, 38 urte, batez ere konparatuz gero Bernie Sanders, Joe Biden eta Elizabeth Warren aurkari demokratekin, eta nabarmentzen da gizon gay ezkondua izanik aurkezten dela lehendakaritzarako, lehenbiziko kasua Alderdi Demokratan.
Aukera politikoetan, Demokraten hegal kontserbadoreenaren ordezkari dela ematen du. Osasungintza publiko orokorra, adibidez, Sandersen eskaeretako bat, ez doa berarekin, esaten dutenez. Primarioek itxura hau hartzera doazela dirudite: ezkerreko ordezkaria, Sanders; eta kontserbadoreena, Buttigieg.
Maltarekin duen loturari buruz, berak esana da badakidela malteraz, baina beste sei hizkuntza ere hitz egiten dituela esan izan du, eta zenbait hedabidek zalantzan jarri dute hori. Maltan idolo politikoa da jada Pete Buttigieg.
Erantzun
Sartu