Bi langile daude oraindik desagertuta: luizia gertatu zen atzo arratsaldean, 16:00ak aldera, eta uste dute azpian harrapatuta geratu zirela bi beharginak. Goizaldean eten egin dituzte haiek bilatzeko lanak, Osalanek aginduta, lan osasuneko teknikariek amiantoa atzeman dutelako zabortegian. Amiantoarekin lan egiten aditua den Sopelako enpresa baten laguntzarekin ekin diote berriz erreskate lanari, eguerdi partean.
Honek ez badio EAE guztian aplikatzen den Bizkaia ereduari (neoliberalismoa topera politika sozialak egiten dituzuala esanaz) fakturarik pasatzen. berria.eus/albisteak/1771…
@hedoi_etxarte Ezetz esango nuke...
@elepuntodj Irudipen hori daukat neuk ere.
@hedoi_etxarte Ze gogorra den dena. Bertatik bertara izugarria da irudia. Ta langileak... A! Baina autopista zabalik dago... Eta jendeak lo egingo du lasai eta faktura, ordaindu behar ez dutenek ordainduko dute. Ez daukat hitzik. Begiratzen dudan lekutik
@ziharae @hedoi_etxarte Ni be holan nago, Zihara! Ez dago nundik oratu kontua. Eta lehen be esan dot jakin dogula A8a moztu duelako, errepide galdu bat izan balitz, 3. mailako notizia! Itzela da!
@txargain @hedoi_etxarte Ta amiantoa entzuten dudanean aittitterekin gogoratzen naiz. Hainbat urtetan eraikuntzan egin zuen lan, amiantoarekin, ta ziur naiz izan zituen osasun arazo asko hortik zetozela.
@ziharae @hedoi_etxarte Ez euki dudarik! Hainbeste ertz ditu kontu honek!
@hedoi_etxarte Ulertezina, baina nik ere ezetz esango nuke.
Amiantoarekin lan egiten aditua den Sopelako enpresa baten laguntzarekin ekin diote berriz erreskate lanari Zaldibarren. Bi langilek harrapatuta jarraitzen dute. berria.eus/albisteak/1771…
[Bideoa] Zaldibarko zabortegiko luizia. 500.000 metro kubo lur eta zabor industrial jausi dira. berria.eus/albisteak/1771… pic.twitter.com/GVV0Hmhw3N
Erantzun
Sartu