Haserre itzuli naiz eskolatik. Ikasleei azaldu behar izan diet ez dudala grebarik egingo ostegunean, nahiz eta susmatu euretako batzuek (askok? denek?) egingo dutela, Lan, pentsio eta bizitza duina leloaren alde zintzoki egin ere. Eta horregatik nago haserre: ezin azaldu, unibertsitatearen pulpitua ez delako norberaren iritziak azaltzeko lekua, zergatik 2018an eta 2019an Greba Feministan elkarrekin joan ginen eta orain ez.
✍️ 'Bat egingo bagenu', @b_urgell-en #larrepetit berria.eus/paperekoa/1892… pic.twitter.com/VDP2PycViG
@berria @b_urgell Nik bihar greba egingo dut, baina zure ikuspuntua ere aberasgarria iruditzen zait.
@Mikelelosegiazp @berria @b_urgell Baina zein da bere ikuspuntua? Alegia, zergatik ez du grebarik eginen? Nik ez dut atzeman. ????????♂️
@aazpilikueta @Mikelelosegiazp @berria @b_urgell Nik ikuspuntu nazionalista batetik bakarrik ulertzen dut ez egiteko erabakia; espainiarra noski. Zeren bestela idatzi duenetik ez dut ezer garbiagorik atera
@Mikelelosegiazp @berria Mila esker, Mikel. Errespetu osoz
@berria @b_urgell Zuk zeuk esan duzu aurreiritziei aurre egin behar zaiela, denok konforme bagauz orduan ze beldur grebara lotzeko?
@berria @b_urgell Nire ustez eta errespetu guztiarekin, benetan alde dagoenak egiten du eta besteak aitzakiak bilatzen ditu
@enekogara @berria Hor dago koxka. Ez nago alde, zergatik eta greba orokorra izateko guztion ordezkariak ados jarri behar zirelako. Eta ez dira jarri. Saiatu ere ez, agian. Hori salatzen dut: banandu gaituztela. Errespetu osoz
@b_urgell @berria Nik dakidala guztiak gonbidatu zituzten eta batzuk testuinguruagatik eta deialdiagatik uko egin zioten. Grebaren arrazoiak zentzudunak eta beharrezkoak dira eta denek onartzeko modukoak. Zure hitzak eskertzen ditut
@b_urgell @enekogara @berria Bakoitzak ditu nahi dituen ordezkariak. Bakoitzak jakin beharko du bere ordezkariek noiz ordezkatzen zaituzten eta noiz ez, edota beste “interes” batzuk ordezkatzen ari diren.
Erantzun
Sartu