Kontue dabil hamen ingeruen bat dagoala Bertonen eskribiten dabena ez jakona ostiripe entenditen. Da pentsaten dot neugatik dabiltzazela, baie, zer gure dozue esatie neska-mutilok? Entendidu, Bertonekoak kontaten dauriezenak gehidxao kostaten jata entendidutie beronek kontaten dauriezenak baino.Ze, entenditen dozue porrejenploan Santutxuko 120 lagun jantzan paratie han Pirineoan dagoan herri bateko jantzan bat eitten da gero Santutxuko festatan fandango bat eitteko dozena erdi bat lagun justo-justo paratie, ganera danak andrak.
@aiertgoenaga Are gehiago: akaso ohiko esapidea izan leike Bilbo inguruko euskalkian, "amante", "birrotxo" eta horien estilokoa... Ikusi hau: oblojeiro.blogspot.com/2006/02/entend… Beharbada @bontxi,@jozulin,@AnaisNi ,@iker5m jakingo dute nik baino gehiago...
@aiertgoenaga @bontxi @jozulin @AnaisNi @iker5m Besterik da bat-batean erdaldunen artean modan jarri bada hori ere, jatorrismo edo txomindelregatismo edo dena delako gisa, "eskerrik", "perfektóa" eta horien antzera... Nik oraindik ez dut hala entzun. Bue
@joxe @aiertgoenaga @bontxi @AnaisNi @iker5m Hamarkadak daramatzat "Entendídozú?" entzun barik. Egia esan, "birrotxo" ere belaunaldi berriek nekez erabiliko dute.
@jozulin @joxe @aiertgoenaga @AnaisNi @iker5m Gure aitak ere ezagutzen zuen "entendido zu" hori, eta "karrikasko" eta "euskerabakazu?" Beti pentsatu dut hori zera baino ez zela: euskaraz zeozer entzunda, norberaren eskema linguistikora ekartzean sortzen d
@jozulin @joxe @aiertgoenaga @AnaisNi @iker5m Birrotxo gero eta gutxiago erabiltzen da, baina esango nuke gaur egun kontzeptuak berak ez daukala duela 60 urte zeukan karga ere. "Solteron" edo "neska/mutilzahar" ere gero eta gutxiago erabiltzen dira seguru
Erantzun
Sartu