Amama hil zenetik aditu barik neukan hitza entzun dut gaur kalean: birrotxo. Zalantza: Bilbo inguruan soilik erabiltzen zen? hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/all…
@iker5m Nik entzun izan diat etxean, baina agian koinatu bilbotarrak ekarrita.
@iker5m Algorta aldean ere erabiltzen zen
@mirizarintxaus @iker5m Geuk barra-barra erabiltzen dogu Arrasateko ospitalean. Lankide bat Basurton ibilitakoa, beste bat botxero Rh-duna eta neu bilbotar adoptatua.
@PatxiLurra @mirizarintxaus Barra-barra? Lagunak egin ta egin zabiltzate orduan... Gure amamak esaten zuenean bazuen puntu negatibo bat hitzak, gaztelerazko "solterón" moduan. Ta zu adoptatua bai, baina azkuna baino bilbotarragoa zara, aizu!
@mirizarintxaus Nik Bilbon ta bilbotarrei entzun izan diet soilik (edo amama moduko bilbotartatuei, Mungiakoa zen eta), baina izan liteke bestela ere...
@iker5m @mirizarintxaus Joer, nik gazteleraz neukan entzunda. Bilbo inguruan, hori bai.
@iker5m @mirizarintxaus Kar, kar, kar! Erabiltzen dogu sarritan, oso ohikoa dalako birrotxoak ingresatuta edukitzea (bape zaintzen ez dira). Sailkapen bat eginda deukogu: Birrotxo basatiak, domestikatuak, ohiak,...
@PatxiLurra @mirizarintxaus Osti! Medikuntzako hiztegi lurtarra! Horrela mediku-txostenak hobe ulertuko genituzke #datsegit
@joxe @mirizarintxaus Badakizu... Bilboko hizkeran euskara eta gaztelera oso gertu bizi dira... Zenbat bider entzungo genituen "no seas ganorabako" bezalakoak...
@paulbilbao Bai, Bilbon eta Bilboko auzoetan.... ;)
@iker5m Gure amamak ere erabiltzen zuen, Arrankudiagakoa zen (ez dakit Bilboko auzoa ere baden).
@j_intxaurraga Bai, noski ;) Oraindik ez da metroa heldu, baina lasai, pare bat urtetan lizitazioa eginda (azpiegitura kontutarako dirua sobera dugu!)
@iker5m Trenez 25 minutu inguru! Amamak "birrotxa" erabiltzen zuen "birrotxo" baino.
@joxe @iker5m @mirizarintxaus Nik ere bai!
@PatxiLurra @iker5m @mirizarintxaus Birrak zortzina edaten dituztelako?
@j_intxaurraga @iker5m RENFE aldiriak Arrakudiagaraino heltzen da, beraz...
Erantzun
Sartu