Datorren otsailaren 6rako Topaldia 2020 jardunaldia antolatu du Euskaltzaleon Topaguneak, goiz ta arratsaldez izango da topaketa Bilboko EHuren Bizkaia Aretoan. Topaldia egiten den 16. aldia izango da 2020koa eta gaia antolakuntza ereduen inguruko gogoeta izango da: "Nola antolatuko da etorkizuneko euskaltzaleen mugimendua?"
Jardunaldiak helburu bikoitza du:
- Euskaltzale autoeratuen tokian tokiko antolakuntza ereduak ezagutzeko abagunea eskaini.
- Etorkizunera begira baliozkoak izan daitezkeen ereduen inguruan elkarrekin pentsatzeko espazioa sortu.
Egitaraua
9:00. Harrera
9:15. Hasiera ekitaldia eta sar hitza.
9:30. Euskara Elkarteak: ohiko antolaketa eredua eta aukera berriak. Oskar Zapata Solano (Euskaltzaleen Topagunea eta Karrikaluze Euskaldunon Topagunea)
10:00. 1. blokea: Elkarlan eredu partekatuak.
- Galtzaundiren eskualdetzea eta Tolosaldeko Euskararen Mahaia. Mikel Artola Izagirre (Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Elkartea)
- Udala eta Euskara Elkartea egitura berean. Eibarko Akebairen esperientzia. Idoia Argoitia Urkiola (Eibarren Akebai) eta Ainara Lavado Alonso (...eta kitto! euskara elkartea)
- Elkarrizketa.
11:30. Atsedena eta kafea
12:00 2. blokea: Euskaltzaleen komunitatea antolatzeko esperientziak.
- Lautadako Euskararen Komunitatea. Entitateak erdigunean. Asier Lafuente Ruiz de Sabando (Lautadako Euskararen Komunitatea eta Olbea Euskara Elkartea).
- Perfektoak diren Derioko euskaldun inperfektuen komunitatea. Txerra Rodriguez Gomez (Derioko Tximintx Komunitatea)
- DET, euskaltzaleak herrietan, auzoetan eta hirian. Maddi Juanikorena Diaz (Bagera, Donostiako Euskaltzaleen Elkartea)
- Elkarrizketa.
14:00. Bazkaria
15:15. 3. blokea. Berrikuntza soziala.
- Mugimendu sozialen rola berrikuntza sozialean. Igor Calzada (Oxfordeko Unibertsitatea).
- Erabiltzaileen kooperatiba integrala. Aiaraldeko esperientzia. Gartzen Garaio Atxurra (Aiaraldea kooperatiba Elkartea).
- Elkarrizketa.
16.00. Esperientzien analisia bi begiradetatik.
- Andere Ormazabal Gaston eta Zesar Martinez Garcia (Joxemi Zumalabe Fundazioako kideak eta EHUko irakasleak)
- Iñigo Iñurrategi (Mondragon Korporazioko hezkuntza kooperatiboko arduraduna eta Loramendi euskara elkartea)
17:30. Itxiera.
*****
Izena emateko, hemendik, urtarrilaren 31 baino lehen.
Erantzun
Sartu