Etimologia mapak dira hitzen errepresentazio geografikoak, zeinetan hizkuntzen arabera diren mugak, eta kolore berdintasunak parekidetasun etimologia adierazten duen. Reddit-en komunitate interesgarri bat dago horretara dedikatua, baina gaur honetara dakarkiguna da tresna bat horrelakoak sortzekoa: European word translator delakoa.
Reddit-eko komunitateak bereziki Europako hizkuntza aniztasunari begiratu ohi dio, eta euskara askotan da komentariogai bertan.
European word translator tresnak ere Europako mapa marrazten du, eta euskara ere kontuan hartzen du, baina ez du hizkuntza mugarik (estatu mugak baizik), eta ahaidetza etimologikoei ere ez die kasu egiten. Baina tira, mapa politak sortzen dira, eta hitzak ikasten ahal dituzu.
Bilaketa ingelesetik egin behar da. Hemen 'Sun' sartu dugu:
Badirudi euskararen kasuan izenak artikuluz eman ohi dituela. Beste aproba bat 'To Swim' aditzarekin:
URL bidez ere eraiki daitezke bilaketak, adibidez ingelesezko 'cold' hitzaren parekideak hemen:
Mapa hauek gustatzen badituzu, hemen duzu beste iturri bat: Jakub Marianek egiten dituen mapa ederrak. Adibide bat, urarena.
Erantzun
Sartu