Urtarrilaren 23an, ostegunarekin, jardunaldia egingo da Arrasatekko Garaia Parke Teknologikoan, gai honen inguruan: 'STEM diziplinetan hezkuntzari buruzko ikuspegiak'. STEM ingelesezko akronimoa da (Science, Technology, Engineering & Maths), zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikaren diziplina akademikoak jasotzen dituena. Diziplina hauen inguruko hausnarketen artean, horra ikuspegi inportante bat: generoarena, zientzia gogorretako ikasketetan emakumezkoen presentziak baxua izaten jarraitzen baitu, eta, are kezkagarriagoa dena, beherantz ere baitoa portzentaian. Horretaz ere jardungo dute topaketan. EAEko hiru unibertsitate nagusiek antolatzen dute, Deustukoak, Mondragon Unibertsitateak eta EHUk.
Jardunaldien helburua hiru puntu nagusi hauen inguruan gauzatzen da:
• STEM diziplinen esparruan bokaziorik ez izateari buruzko diagnosia.
• Genero-ikuspegia STEM Hezkuntzan.
• Ikasleek zientziaren eta teknologiarekiko duten interesa sustatzea.
Goizeko jardunaldia izango da, 9.00etatik aurrera, Garaia parkeko LKS-ren eraikineko ekitaldi-aretoan. Izena-emateko informazio gehiago, hemen.
Hizlari hauek hartuko dute parte jardunaldian:
• Montserrat Grañeras Pastranak, Antolamendu Akademikoko Zuzendariorde Nagusiak eta Hezkuntza eta Prestakuntza Ministerioko Berdintasun Unitatearen arduradunak, "Testuinguruaren ikuspegi bat: neskak eta emakumeak STEM eremuan" hitzaldia garatuko du.
• Felix Maria Goñi Urcelay EHU-ko irakasle katedradunak "Analfabeto zientifikoak ezagutzaren gizartean" hitzaldia emango du.
• Lorena Fernández Álvarez Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitalaren zuzendariak "STEMetan kristalezko korridoreak apurtzen" hitzaldia emango du.
• Nagore Ipiña eta Itziar García MONDRAGON Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileek "STEM arloko prestakuntza eta ikerketa HUHEZIn" hitzaldia emango dute.
Erantzun
Sartu