Hilabete bat barru izango dira euskal errepublikaren aldeko lehen ekitaldiak, eta Ehun mugimenduak 30 inguru ditu lotuak ordurako. "Otsailaren 15ekoa aitzakia bat baino ez da euskal errepublikaren alde lanean hasteko", diote Ehuneko iturriek, eta azaldu dute ordutik aurrera ere izango direla halako ekinbide gehiago; esaterako, Baionan -otsailaren 7an aurkeztuko dute-, Gasteizen -aurkezpena, gaur zortzi- eta Donibane Garazin.
Bagoaz pixkanaka. Mila esker @berria @EnekoitzEsnaola berria.eus/paperekoa/1873…
Pozten gara “Ehun” mugimenduak Euskal Errepublikaren alde otsailaren 15ean antolatu dituen ekitaldiengatik. Guk geuk apirilaren 25ean, Azpeitian, duela 89 urte Udalak egin zuen Euskal Errepublikaren aldarrikapena berpiztu eta gizarteratu nahi dugu. berria.eus/paperekoa/1873…
@naziogintza Mikel Irizarrek, gaur, Euskadi Irratian: "Euskaldunok biltzeko eta gizarte-indarrak aktibatzeko une eta giro aproposa dago orain". Ea denon artean 2020. urtea Euskal Errepublikaren urtea izatea lortzen dugun. Aurrera Euskal Errepublika"
@naziogintza Nortzuk dira bultzagileak? Iturriren bat? Webgunerik... zerbait?
Lehenagoko hitzordua: euskal errepublikaren aldeko 30en bat ekitaldi izango dira gaur hilabete, @ehunduz-ek sustatuta. Gero, Baionan eta Gasteizen ere bai, besteak beste berria.eus/paperekoa/1873…
Erantzun
Sartu