Quim Torra Kataluniako presidentea berehala inhabilitatzea erabaki du Espainiako Hauteskunde Batzordeak, eta erabaki bera hartu du Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde ohiarekin ere. PPk, Ciudadanosek eta Voxek aurkeztutako eskariak aztertu ondoren, eskuineko indarrei arrazoia eman die, eta diputatu akta kendu dio Torrari. Horrenbestez, Kataluniako presidente gisa kargugabetu du -Generalitateko presidente kargurako ezinbestekoa da Kataluniako diputatu izatea-.
Torra inhabilitatu egin du Espainiako Hauteskunde Batzordeak berria.eus/albisteak/1757… @GorkaBerasategi
Torrarekin egin bezala, Junqueras ere inhabilitatzea erabaki du Espainiako Hauteskunde Batzordeak @berria berria.eus/albisteak/1757…
Junquerasi eurodiputatu izaera ukatu dio Espainiako Hauteskunde Batzordeak, eta inhabilitatutzat jo du hura ere berria.eus/albisteak/1757…
Erantzun
Sartu