Ulrich Deuschle izeneko programatzaile eta geografoak tresna bat sortu du munduko puntu guztietatik ortzemugaren panoramak lortzeko. Hau da, puntu jakin batetik begiratuta ortzemugak zer itxura duen, tartean egon daitezkeen erliebeak erakutsiz (mendilerro eta gailurrak bistan, alegia).
Hainbat aldagai erakusten dituen interfaze bat dauka tresnak, baina lasai: dirudiena baina errazagoa da panorama bat lortzea. Nondik atera nahi duzun irudia, hori da koska nagusia. Puntu hori aurkitzeko horretarako 3 modu daude.
Batetik, mapa mugitu, eta puntu jakin bat aukeratu. Euskal Herrian, zoom barrura eginda, mendi tontor batzuk berez markatuta daudela ikusiko duzu.
Bigarren aukera da bilaketa eremuan toki jakin bat bilatzea, baina ez dirudi oso bilatzaile indartsua: Euskal Herriko mendi eta toponimoak ez dira ageri, ezta hiriak ere.
Eta hirugarren aukera da latitude eta longitude zehatz bat ematea, kokapenarena. Oiz mendiaren kokapena kontsultatu dugu guk Wikipedian, adibidez, eta haren latitude eta longitudearekin egin dugu lan.
Adi: kontuz kokapen zehatzarekin. Demagun ez dela tontorrean bertan baizik eta metro batzuk hegoalderago, eta iparralderako bista aukeratzen duzula: panorama bat ikusi beharrean, tontorrak bista guztia tapatzen dizula ikusiko duzu.
Bueno, kokapena aukeratutakoan, beste zenbait parametro daude, baina hiruzpalautan fijatu gaitezen:
Altuera, mendu batena bada automatikoak balio digu. Baina jakin nahi baduzu Donostia Kontxa gainetik, 1.500 altueratik airetik nola ikusten den ortzemuga, eskuzko altuera ere aukeratu dezakezu. Era berean, "kameraren altuera" teoriko bat ere aukeratu dezakegu.
Beste parametro inportante bat norabidea da, graduetan:
Beste parametro interesgarri batzuk dira panoramaren irudi zabaltasuna (graduetan), altueraren eraldaketa edo esajerazio artifiziala, ikuspegia zenbat kilometroraino luzatu nahi duzun eta ea kolorezko ikuspegia nahiago duzun, zuribeltzekoa baino.
Gure aproba, irudi nagusia, Oiz menditik hegoaldera egin dugu, eta Udalaitz eta Anboto agertzen dira markatuta, besteak beste. Irudiaren zabala pixkat estutu dugu hemen argitaratzeko, baina irudiak erakusten du Gorbeia ere ikusten ahal dela Oiztik.
Bisitatu Deuschleren panoramak sortzeko makina eta egin zuen aprobak. Alemanez, ingelesez eta italieraz du interfazea.
Erantzun
Sartu