Teknologia albisteak

Streaming plataformetan dagoen euskara apurra

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-12-22 : 11:43

Duela egun batzuk aipatzen genuen zer ikus daitekeen euskaraz Amazon Prime Video plataforman: Dragoi Bola sortako bi film bikoiztuta, ez besterik. Urtzi Urkizu kazetariak Berrian beste streaming plataformetan ikus daitekeenari errepasoa egin zion ondoren Berrian, eta hona dakarkigu laburtuta, bere bilaketaren emaitza.

Plataforma hauen artean liderra den Netflix-en euskarazko bi pelikula daudei: Handia (2017) eta Errementari (2017).

HBOn eta Apple TV Plusen ez dago euskarazko edukirik.

Movistar Plus-en ez dago euskarazko bikoizketarekin ezer, baina teorian bederen, dozenaka telesail eta film azpidatzi dira euskaraz, eta azpidatzien aukeretan daude. Open Data Euskadi atariaren bidez zabaldu diren azpidatziak dira, zeinetarik gehienak edo esanguratsuenak Azptituluak.eus webgunean ere moldatu diren, sinkronizazio eta fitxa dokumentatuekin.

Hego Euskal Herrian ikus daitekeen Filmin plataforman daude ikus-entzunezko gehien euskaraz. 30 film baino gehiago, eta horien artean euskarazko lan originalak:

  • Ander (2009)
  • 80 egunean
  • Loreak
  • Amama
  • Bypass
  • Zuloak

Aninaziozko lanak:

  • Nur eta herensugearen tenplua
  • Olentzero eta Amilaren sekretua
  • Elkano eta lehen mundu bira

Dokumentalak:

  • Echevarriatik Etxeberriara
  • Bertsolari
  • Amerikanuak

Atzerriko animazioa euskarara bikoiztua:

  • Le petit Prince
  • The Snow Queen
  • The Gruffalo

Filmin izanik euskara gehien duen plataforma, kontraste egiten du hala ere Katalunian duen eskaintzarekin. Filmin.cat plataforman, 5.000 eduki baino gehiago ikus daitezke katalanez, katalanezko audioarekin edo katalanezko azpidatziekin

Erantzun

Sartu