Teknologia albisteak

Jokoteknia, aurten ere bidejokoez euskaraz hausnartzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-10-03 : 15:34

Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen Jardunaldiaren bigarren edizioa egingo da datorren urriaren 12an, Bilboko Azkuna Zentroan, goizez. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia elkarteak antolatzen dute, eta laguntzaileak dira Eusko Jaurlaritza, CodeSyntax, Bilboko Digipen Institutua eta Harrobia lanbide ikastetxea.

Hauxe da egitaraua:

  • 9:00: Harrera.
  • 9:15: Bideo-jolasak eta kontserbazioa: erronkak eta geroa / Txus Ordorika (software garatzailea)
  • 9:50: Feminismotik bideo-jokoetara / Jone Zalduegi Urresti (Hezkidetza eta sexualitate arloko arduraduna; Emoki elkartea)
  • 10:25: Bideo-jokoak zenbakitan: Enpresak eta erabilera / Mikel Etxeberria Agirresarobe (Kulturaren Euskal Behatokiko arduraduna, Eusko Jaurlaritza)
  • 11:00. Zer dago bideo-jokoen barnean? / Louis Schnellbach (garatzailea).
  • 11:35: Atsedenaldia
  • 12:10: Gameplaya: Teknologia eta diseinuaren arteko harian / Ander Goenaga Iriondo (Gameplay programatzailea, Moon Studios)
  • 12:45: Mahai-ingurua: Euskal bideo-jokoen etorkizuna eraikitzen // Egoitz Fraile Diez, Olatz Arin Basterretxea, Kerman Munitxa Atxa, Ane Unzalu Abrisketa.

Hitzaldi hauek guztiak Azkuna Zentroko Bastida aretoan.



Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu