Teknologia albisteak

Batua.eus itzultzaile automatikoa garatu dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-19 : 10:55

Asier Larrinaga EITBko euskara arduradunak garatutako produktu baten berri eman zuen atzo jardunaldi honetan. EITBren laguntzarekin garatu du Batua.eus Vicomtech zentro teknologikoak, eta euskara <> gaztelania bi norabidetan lan egiten duen itzultzaile automatiko nahiko txukuna dela ematen du. Albisteetako testuekin funtzionatzen du batik bat.

Gaztelerazko testu batekin probatu dugu, Larrinagak ohartarazi bezala, albiste batetik hartutakoa:

El consumo creciente de productos electrónicos supone grandes emisiones de gases de efecto invernadero. No solo por la electricidad que consumen al funcionar, sino, más bien, por lo que conlleva su fabricación: actividades que demandan mucha energía como la extracción de minerales o el mismo proceso en fábrica. Hasta un 75% de las emisiones asociadas a los smartphones se lanzan antes de que el usuario utilice por primera vez el teléfono, según este documento.

Euskarazko bertsioak txukuna ematen du:

Produktu elektronikoak gero eta gehiago kontsumitzeak berotegi-efektuko gasen emisio handiak dakartza. Ez bakarrik funtzionatzean kontsumitzen duten elektrizitateagatik, baizik eta, areago, horien fabrikazioak dakarrenagatik: energia asko eskatzen duten jarduerak, hala nola mineralen erauzketa edo fabrikako prozesu bera. Smartphoneei lotutako emisioen% 75era arte erabiltzaileak telefonoa lehen aldiz erabili aurretik jaurtitzen dira, dokumentu honen arabera.

Iritzi artikulu batean, tropo literario gehiago dago, eta testua zailagoa da, baina tira, emaitza euskara zuzenean dago idatzia, ulertzen zailxeagoa den arren.

Esperpentoz hasten diren obrak esperpentoago bukatu ohi dira. Hori da inoiz izan ez zen ezkerreko koalizio gobernuaren historia. Ez zen hala izan, ezta errealitateak hala izatera behartzen zuenean ere. Esperpentoa duela 142 egun hasi zen. Hautetsontziak bildu berriak eta aurreko gauean lortutako garaipenagatik erresaka zuten ezkertiarrekin, Carmen Calvok, Gobernuko presidenteorde eta antzezle berriak, kalkulagailua solaskide politiko gisa aitortzeari uko egin zion.

Beste norabidean ere egin dugu aproba, Sustatuko albiste honen sarrera pasatuta:

Akordio batekin itxi dute gaur, epaiketa hasi den egunean bertan, 11/13 sumarioaren makroepaiketa. 47 lagun errudun jota, gehienei 2 urteko zigorra ezarri zaie (espetxera joan beharrik gabe), eta bi abokatuk zigor luzeagoa izanda 5 hilabete inguru joango dira espetxera. Eskaerak 601 urte artekoak izanda, badago aldea. Era berean, ondorio pertsonalekin alderatuta, sumario honen inguruko beste kontu batzuek txikikeria dirudite, baina ez ahaztekoak dira: kasu hau abiatzeko operazioetako batean, Interneteko euskal presentziaren kontrako zentsura operazio masibo bat egon zen.

Makinak ematen duen gaztelaniazko testuari txukuna deriotzogu:

El macrojuicio del sumario 11/13 se ha cerrado hoy con un acuerdo. La mayoría de ellos han sido condenados a 2 años de prisión (sin necesidad de ir a prisión), mientras que dos abogados se enfrentan a penas superiores en torno a los 5 meses. Con solicitudes hasta 601 años, hay diferencia. Asimismo, en comparación con las consecuencias personales, otras cuestiones sobre este sumario parecen chiquituras, pero no olvidemos: en una de las operaciones para lanzar este caso hubo una masiva operación de censura contra la presencia vasca en internet.

Batua.eus-ek ez du asko esaten bere aurkezpen orrian, "adimen-artifizialean eta sare-neuronaletan" (sic, marratxoengatik) oinarritzen dela bakarrik. Eta erabilpenarekin hobetu egiten dela gehitzen du.

Euskarazko itzultzaile automatikoen merkatuan azken hilabeteetan hobekuntza handiak egin dira. Modela proiektua ere hor da, hau ere itzultzaile neuronal gisa aurkezten dena.

Erantzun

Sartu