Teknologia albisteak

Jardunaldia: 'Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat'

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-07 : 09:14

Netflix, Filmin, Youtube eta antzekoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak ekarri dituzte eta, egoera horretan, euskararen moduko hizkuntzek galtzaile ateratzeko aukera asko dituztela. Fenomeno horri buruz informazioa bildu eta gogoeta egiteko helburuz Ezkerraberri fundazioak jardunaldia antolatu du, urriaren 4an, Bilbon: 'Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat'.

Coppieters Foundation eta EhuGune lankide ditu Ezkerraberri Fundazioak ekimen honetan.

Hauxe da egitaraua:

8,45 – 9,00 h: dokumentazioa jasotzea

9,00 – 9,30 h: Sarrera-hitzak: Antolatzaileen ordezkarien agurra

9,30 – 10,30 h: Hitzaldi nagusia: Ikus-entzunezkoak Europan: egoera eta joerak

  •  Enric Marín Otto, Kataluniako Hedabideen Korporazioaren lehendakari ohia

10:30 – 12,00 h: Mahai ingurua: Akademiaren ikuspegia: Nolako Ikus-entzunezko hedabideak behar ditugu estaturik gabeko herrietan? (Moderatzailea: Kike Amonarriz)

  • Josu Amezaga, Euskal Herriko Unibertsitatea.Telebista publikoaren funtzioak: Ikuspegi orokorra.
  • Elin Haf Gruffydd Jones, Mercator Internationaleko zuzendaria. Galeserazko fikziogintza
  • Laura Santamaria Guinot, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Katalanera ekarritako kanpo-produkzioak

12,00 – 12,30 h: Atsedenaldia:

12,30 – 14,00 h Mahai ingurua: Sektorearen esperientzia: Fikzioa bildu eta hedatzeko plataformak. (Moderatzailea: Marta Piñeiro, fikzio-zuzendaria)

  • Jon Artatxo, Ibaia
  • Jaume Ripoll, Filmin
  • Carlos Ares, Produccions Zopilote, Galizia,

Sarrera doan da, baina izena eman beharra dago, hemendik.

Erantzun

Sartu