Teknologia albisteak

Hiru lehiaketa martxan irailean euskarazko Wikipedian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-09-05 : 16:14

Hilabete honetan hiru lehiaketa jarri ditu abian Euskal Wikilarien Elkarteak euskarazko Wikipediarako. Bi lotuta daude "WikiLovesMonuments" mundu mailako lehiaketarekin, baina kasu honetan ez da mundu osoarekin lehiatu behar, Euskal Herriko "monumentu izendatuetan" irudiak eta artikuluak hobetzea baita kontua.

"WikiLovesMonuments" delakoari dagokionez, hirugarren urtea da argazki lehiaketa antolatzen dena euskarazko Wikipedian antolatu dugu. Argazki lehiaketa honetan 10.000 item baino gehiagoren argazkiak atera daitezke. Lehen saria Donostiako Arzak jatetxean bi lagunentzako dastatze menua izango da. Ez du inporta zuen argazkia ona, oso ona edo arrunta den: helburua ondarearen argazkiak egitea da. Hemen blogean idatzitakoa gai honi burua: http://wikimedia.eus/2019/08/ondarea-ezagutaraztea-eta-babestea-ere-wikilarion-lana-da/. Hemen lehiaketaren oinarriak:

Monumentuen argazkiez gain, ondareari buruzko WikiLovesMonuments Edizio Lehiaketa ere martxan da. Kasu honetan, Wikipedian egindako aldaketez gain lehen aldiz, Wikidatan egindakoak ere zenbatuko dira dira.

Eta azkenik, hezkuntza materialekin lotutako hilabetereko lehiaketaren iraileko gaia: Filosofia eta kultural klasikoa. Erlijioak, mitologia... gai ugari hor ere parte hartzeko, artikuluak sortuz edo/eta osatuz.

Argazkien lehiaketa epaimahai batek erabakiko du, baina beste biak edizioak zenbatzen dituen sistema automatizatu batek konputatzen ditu. Zenbat eta testu ekarpen, irudi eta erreferentzia gehiago egin, horrela batzen dira puntuak eta eguneroko sailkapen metatu bat joaten da osatzen (zenbait orduoro eguneratzen dena), hilabete amaierara arte.

WLM: Wiki Loves Monuments

Lehiaketa hauetarik bi lotuta daudenez WikiLovesMonuments mugimenduarekin, hitz pare bat WLM delako honetaz. Galder Gonzalez wikilari eta EWKE elkarteko kideak azaldu zuen hemen Euskal Herriari dagokionez egin den lan handia. Zenbait iturri publikotatik datuak eraitsiz, 10.000 puntu inguru dituen Euskal Herri osoko datubase bat eratu da, era bateko edo besteko babesa behar duten elementuekin (eta datu gehiago gehitu nahi dituzte gainera).

Herrialdez herrialdeko zerrenda zehatzak egin dira, ikusi adibidez Gizaburuagakoak. Gorago artikulu hau ilustratzeko irudi partzial honetan ikusten den bezala, hainbat elementu daude ondare edo monumentu gisa izendatuak Bizkaiko herri honetan, baina gehienetan argazkirik ere ez dago, eta artikuluei dagokienez, elementu bakarrak du artikulu bat (urdinez dagoen izenburua). Beste izenburu gorri guztiek artikulu bana merezi dute...

 

 

Erantzun

Sartu