Teknologia albisteak

Pi eguna da gaur; 3.14 alegia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-03-14 : 10:38

Hala da, bai. Pi eguna da gaur. Izan ere, martxoaren 14a da gaur, hainbat hizkuntzatan 3/14 bezala adierazten dena (euskaraz, besteak beste). Hori dela eta, {\displaystyle \pi } zenbakiaren eguna ospatzen dute hainbat zientzilarik. 

3,141592653... zenbaki ezagun eta, aldi berean, ezezaguna da Pi zenbakia{\displaystyle \pi } zenbakia (pi ahoskatua) konstante matematiko bat da. Originalki zirkulu baten zirkunferentzia eta bere diametroaren arteko harreman gisa adierazten zen, baina gaur egun hainbat definizio pareko ditu, eta formula anitzetan agertzen da matematika eta fisikako esparru guztietan. Gutxi gora behera 3,14159 balio du. {\displaystyle \pi } greziar letra erabili izan da XVIII. mendearen ondotik.

Gaur martxoaren 14a denez (3.14, alegia), Pi eguna ospatzen dute hainbat zientzilarik. Egia da, hala ere, Pi egun gehiago ere badirela urtean zehar, baina martxoaren 14ko hau da, seguru asko, nagusia.

Zenbaki irrazional bat izanda, {\displaystyle \pi } ezin da adierazi zatiki baten moduan. {\displaystyle \pi }ren errepresentazio dezimala ez da inoiz amaitzen eta ez du errepikatzen den patroirik. 

π hizki grekoa “περιφέρεια”, zirkulu baten periferia, eta “περίμετρον”, zirkulu baten perímetroa, hitzen inizialetatik dator, William Oughtred-ek ( 1574-1660) erabilitako notazioa lehenik eta William Jones( 1675-1749) matematikariak proposatua ondoren; Leonhard Euler matematikaria ezagutarazi zuena izan arren, 1748. urtean egindako kalkulu infinitesimalaren hastapenak lanarekin. Lehen Ludolph-en konstantea (Ludolph van Ceulen matematikariaren ohorean) edo Arquimedesen konstantea bezala ezagutua izan zen (ez nahastu Arquimedesen zenbakiarekin). Jonesek zenbaki honen izena eta ikurra planteatu zituen 1706an eta Eulerrek hedatzen hasi zuen 1736an.

 

Iturri nagusia: Euskarazko Wikipedia.

 

 

Erantzun

Sartu