Jardunaldi bat modu ulergarrian euskaraz azaltzea zaila da itxuraz
2018-03-17 08:59
Euskal Herriko etorkizun sozio-ekonomikoa jardunaldia gaur goizean da Bilbon. Baina txiolari euskaldunen artean komentatu dena, jardunaldia azaltzeko euskara zurruna eta ulergaitza da. Alegia: "Hiritarrei zabalik dauden Eusko Ikaskuntzaren Herritarren Mahaiak, aditu eta iritzi liderrek lehentasunezko gizarte intereseko gaien inguruan, bi urteko gogoetaren ondorio diren diagnosi eta gakoetatik abiatuko dira".
Txioak (17)
-
Gorka Bereziartua @boligorriaEsango nuke Eusko Ikaskuntzak erdaraz funtzionatzen duela eta gero euskarara itzuli. Trakets samar, portzierto eusko-ikaskuntza.org/eu/kongresua/g…Gorka Bereziartua @boligorriaGero harrituko gara jendeak esaten badu euskaraz irakurtzea zaila dela. Horrelako itzulpen bat edozein hizkuntzatan da ezinezko misio bat.Jordi Бог @Goiko_Jauna@boligorria "Adituekin eta erakundeekin jarriko ditugu kontrastean ditugun kezken eta galderen inguruan etorkizunek… twitter.com/i/web/status/9…Bea Salaberri @beatxo@boligorria Esango nuke beste hauen itzultzaile berdina dutela: twitter.com/txargain/statu…Irene Arrarats @ulaiar@boligorria Askok pentsatzen du hizkuntza bat (erdipurdi) jakitea aski dela itzultzeko, eta halakoak ikusten dira gero.Irene Arrarats @ulaiar@boligorria Eta, errematerako, itzulpen intrakranealak daude: ustez euskaraz sortuak, baina beste hizkuntza baten e… twitter.com/i/web/status/9…Gorka Bereziartua @boligorriaXabi Zalbide @xalbide@boligorria Eta zenbat holako. Gero eta gutxiago, hala ere.
-
Sustatu Albisteak @SustatuJardunaldi bat modu ulergarrian euskaraz azaltzea zaila da itxuraz - @boligorria bidez: eusko-ikaskuntza.org/eu/kongresua/g… sustatu.eus/1521151194826
Erantzunak kargatzen...