"Gure arteko hizkuntza-ohiturak eta arau inplizituak aldatu behar dira"
Karmelo Ayestaren iritzia. "2016ko neurketak erakutsi du euskararen kale-erabilerak behera egin duela Euskal Herrian azken hamar urteotan, %13,7tik %12,6ra. Bizkaiko joera kezkagarria da: 2006an %10,6; 2016an %8,8. Kaleko neurketak erakusten du haurren eta gazteen kale-erabilerak ere atzeraka egin duela azken hamar urteotan. Tentazioa egon daiteke erabileraren gaia haur eta gazteen bizkar jartzeko, baina erantzukizun nagusia helduona da: askotan, gure arteko hizkuntza-jokabideek erakusten diete euskaraz egitea ez dela erdaraz egitea bezain legitimoa eta naturala helduen munduan. Izan ere, neurketan ikusten da haurrekin ari garenean erabiltzen dugula nagusiok euskara gehien, eta zenbat eta zaharrago, euskararen erabilera txikiagoa dela. Kezkagarriak dira datuak, baina ez harrigarriak. Euskaltzaleen artean aspaldikoa da geldialdiari buruzko kezka eta eman beharreko erantzunaren gaineko adostasuna. Gure arteko hizkuntza-ohiturak eta arau inplizituak aldatu behar dira, euskara erabiltzea legitimoa eta erraza izan dadin."
Txioak (17)
-
Geuria @geuriaeus#Iritzia | "#EUSKARA-K 365 EGUN. Ez galdu protagonista izateko aukera!" @KarmeloAiesta geuria.eus/iritziak/zutab…
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Gure arteko hizkuntza-ohiturak eta arau inplizituak aldatu beh... geuria.eus/iritziak/zutab… | sustatu.eus/1505851412258 @geuriaeus bidez
-
Aitor Uriarte @a_uriarte_gorriGaztelera idatzien bidez sartu bazen, Euskara kalean ahulezi hori... agian euskaraz idatzi behar. Euskara kalera - geuria.eus/iritziak/zutab…
-
Ibon Aranburu @ibonaranburu"Gure arteko hizkuntza-ohiturak eta arau inplizituak aldatu behar dira" geuria.eus/iritziak/zutab… | sustatu.eus/1505851412258 via @geuriaeus
-
Sustatu Albisteak @Sustatu"Gure arteko hizkuntza-ohiturak eta arau inplizituak aldatu behar dira" geuria.eus/iritziak/zutab… | sustatu.eus/1505851412258 @geuriaeus bidez
Erantzunak kargatzen...