Teknologia albisteak

Hermes, azpidatzien itzulpenak egiteko Netflix-en plataforma

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-09-15 : 11:35

Netflix-ek azpidatziak sortzeko sareko itzultzaile komunitate bat eta plataforma bat ireki du, Hermes izenekoa. Oraingoz Netflix bertsiorik ez duten hizkuntzak badaude bertan (hindiera, kasu), baina hizkuntza kopuru murritz eta itxia da: ez dago aukerarik euskarazkorik edo katalanezkorik sortzeko.

Ordaindutako lana da Netflix-eko azpidatzien plataforman sartuz gero egingo duzuna. Eta ez da behar itzultzaile kredentzial berezirik, bakarrik beraiek proposatzen duten test bat osatzea Bost fasetan, guztira 60 minututan osa daitezke testak, diotenez)

Azpìdatzien itzulketa soilaz gain, badirudi plataformak beste itzulpen proposamenen balorazioa ere eskatzen dizula. Hau da, itzultzaile bakarraren ekarpenarekin baizik, input ugari bilatzen dituztela, eta onenak aukeratu. Hona adibide bat, ingelesezko esaldi pare batentzat norvegierazko alternatibak aurkitzeko:




Hizkuntza zerrendan, hain zuzen ere, norvegiera da hiztun gutxien duena (5 miloi hiztun), baina estatu hizkuntza da. Hizkuntza nazionala duten herrialde txikiagoetan ere bada Netflix dagoeneko, Estonian esate baterako, baina ez dugu ikusi estoniera Hermes sistemako hizkuntza zerrendan. Hauxe da zerrenda hori:




Hermes sistemaz gehiago jakiteko, hona Netflix-en blog teknikoko azalpena, eta itzultzaileen agerkari batean agertutako balorazioa. Azken honetan esaten dutenez, orduko 10 eta 17 euro artean irabaz dezakete itzultzaileek plataforman.

Erantzun

Sartu