Teknologia albisteak

Cassini espazio-ontzia Saturnoren aurka txikituko da, 20 urteko ibilbidea amaituz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-09-13 : 10:33

Cassini zunda espaziala 1997ko urrian jaurti zuen NASAk. 2004az geroztik Saturnoren inguruan jira-bueltaka ibili da, informazio garrantzitsua bidaliz Saturnoren atomosferaren, eraztunen eta sateliteen inguruan. Datorren ostiralean, irailak 15, bukatuko du bere misioa. Saturnoko atomosferan sartu eta betirako desagertuko da. Espazioaren ezagutzan eta ikerkuntzan sekula izan den misiorik arrakastatsuena izan da Cassinirena. Agur eta eskerrik asko, Cassini!

Iritsi da ordua, The Gran Finale bataiatu dutena. 13 urteko misio espaziala bukatuko du Cassini ontziak datorren ostiralean. Arrakastaz betetako ibilbidea, gainera, Saturno planetari buruzko informazio baliotsua jaso baita Cassini-Huygens proiektuari esker tarte honetan. Saturnoren atmosfera, lurrazala, eraztunak, sateliteak,... orain 15 urte ezezagunak ziren milaka datu bidali ditu urte guzti hauetan, beste horrenbeste argazki zoragarrirekin batera. Azkenaldi honetan Saturnoren eraztunen eta planetaren artean orbitatu du, inguru hori hobeto aztertuz. Ostegun gauean bidaliko ditu azkenengo irudiak, planeta erraldoiaren atmosferan murgildu eta betirako desagertu aurretik. 

NASAk zuzenean emango ditu espazio-ontziaren azken orduak, eta online jarraitu ahalko da agurra. Tira, zuzen-zuzenean ez. Izan ere, Saturno 1.200 milioi kilometrora baitago, eta "zuzeneko" irudiak 83 minutu beranduago jasoko baititugu lurrean.

 

Cassini-Huygens proiektua

Cassini-Huygens misio espaziala NASA, ESA eta ASI espazio agentzien arteko proiektu bateratua izan da. Bere helburua izan da Saturno eta bere sateliteak aztertzea helburu duen tripulatu gabeko misio espazialari deritzo. Saturno gasezko planeta erraldoia da, eguzki-sistemako bigarren handiena. 120.660 km-ko ekuatore-diametroa du (lurrarena baino 10 aldiz handiagoa), eta bere urteak gure 29 urte eta 167 egunen irauntzen ditu. Izotzez eta hautsez osatutako eraztun ikusgarriak ditu eta 62 satelite natural ditu (horietan handiena Titan).

Cassini-Huygens zundak bi zati zituen. Batetik Cassini espazio-ontzi edo behatoki espaziala. Bere egitekoa Saturnori, haren eraztunei eta haren sateliteei argazkiak egitea da, eta beren eremu magnetikoa, argi espektroa eta atmosfera analizatzea. Huygens zundak, berriz, gehienbat Titan satelitea aztertu zuen. Jaurtiketa 1997ko urrian egin zuten eta 7 urte behar izan zituen ontziak Saturnora iristeko. 2004ko abenduan heldu zen planeta erraldoira; Saturno orbitatzen zuen lehenengo gailua izan zen. Heldu bezain azkar, Cassini eta Huygens banatu egin ziren eta Huygens zunda Titan satelitera jaitsi zen. Gure ilargiaz gain, horixe da gizakiak "konkistatu" duen lehenbiziko satelitea.

Izena

Cassini-Huygens misioaren izenak, Saturnoren ikerketan aitzindari izan ziren bi gizon omendu nahi izan zituen. Galileo Galilei izan zen Saturno behatu zuen lehenengoa, baina Christiaan Huygens nederlandarra izan zen gehiago aztertu zuena, bere eraztunak marrazten aurrenekoa, eta Titan aurkitu zuena (1665). Jean-Dominique Cassinik, berriz, Japet, Rhea, Tethys eta Dione sateliteak aurkitu zituen 1671-1684 bitartean, eta bera izan zen eraztunen arteko gune ezberdinak lehenengoz identifikatu zituena (gaur egun Cassiniren banaketa izenez ezagutzen duguna).

 

 Bukatzeko, hona hemen NASAk partekatu dituen zenbait irudi ikusgarri (NASA/JPL).

Saturn

Uda Saturnon - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

7313_PIA18365_full

Eraztunak - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

 

853-1

Encedalus ilargia eta bere geyserrak - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

6278_PIA20016

Titan - NASA/JPL/University of Arizona/University of Idaho

  

140

Saturnoren hexagono polarra - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

744808main_pia14944-full_full

Saturnoko ekaitz arrosa - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

7589_PIA21056

Olatuak Daphnisen - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

PIA14910.tif

Titan, Dione eta eraztunak - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

5916_IMG004916

Eklipsea (Eguzkia Saturnoren ostean ezkutatuta) - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

  

5868_IMG004868

"Gure etxea", Lurra Saturnotik - NASA/JPL-Caltech/Space Science Institute

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago