2015eko udazkenean sortu zen WikiLiburutegiak proiektua. Modu asko dago Wikipedian laguntzeko. Egitasmoaren helburua da liburutegiak mundura irekitzea, gordetzen dituzten funtsak ezagutaraztea eta, batez ere, boluntario komunitatea sortzea liburuzainen artean Euskal Kultura mundu osora zabaltzeko. Azken hilabeteotan proiektua gorpuzten joan da eta oraingoan aurkezpen-bideoa ere argitaratu dute.
Jakina da wikipedia munduan gehien kontsultatzen den orrietako dela: egunero miloika kontsulta egiten dira bertan eta mota guztietako erabiltzaileek informazio iturri gisa hartzen dituzte bere edukiak, hizkuntza ezberdinetan, mundu osoan. Hori dela eta, hasierako helburuei erreparatuta, liburutegien lan esparruan badago ekarpen interesgarriak egiterik. Batzuk, norberak txerta ditzake eguneroko jardueratik abiatuta; besteak, asmo handiagokoak badira, berriz, erakundeen eginbidea eskatzen dute. Hona hemen azalpenen bideo laburra, aste honetan bertan argitaratua.
Proiektuaren helburuen artean honako hauek daude:
WikiLiburutegiak 2015eko udazkenean sortu zen, Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (bereziki Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola) eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazita. Proiektuaren helburuen artean daude euskal idazleen artikuluak sortu, osatu eta eguneratzea (Idazlezainak); Haur eta Gazte Literaturaren edukiak zabaltzea; Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen bilduma ezagutzera ematea eta alfabetizazio digitala sustatzea; eta Wikipedia ikasleen artean zabaltzea eta ikasle horiek edukien sortzaile bihurtzea.
Iradokizun gisa, hemen zerrendatuko ditugu balizko zenbait jarduera, tokian tokiko erabilgarri, moldagarri edo baztergarri izan daitezkeenak, nolanahi ere adosteko:
Liburutegi batean lan egiten duzu eta proiektu honetan parte hartu nahi duzu, baina ez dakizu nola? Liburutegi bateko erabiltzailea zara eta zure udalerrian proiekturen bat egitea nahi duzu?
Lehenagotik ere aipagarria da Amarauna proiektua, Amarako Ernest Lluch liburutegiak kudeatuta, zeinetik Amarapedia wikiproiektua abiatu zen: https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:Amarapedia.
Hona hemen hasiera horren inguruko informazio interesgarria (gazteleraz) : http://travesia.mcu.es/portalnb/jspui/bitstream/10421/6702/1/amarauna.pdf , 2012ko liburutegien batzar batean aurkeztua.