Aitzina! gazte antolakundeak euskararen aldeko ekimena burutu du Baionan (Lapurdi). Epategitik eta tren geltokitik bi zutabe suprefeturara buruz abiatu dira. Guztira hogei gaztek eskuak kateatuak eta frantziako banderaren koloreak zituen aho zintaz egin dute ekimena. "Errepublikak aho zinta ematen digu" lema zeraman panela eraman dute ibilbide guzian.
[AZKEN ORDUKOA] Euskararen aldeko ekimena burutzen ari da Aitzina! gazte antolakundea iparraldekohitza.eus/2017/05/31/eus…… twitter.com/i/web/status/8…
Erantzun
Sartu