Teknologia albisteak
27

Esaidazu zer sentitzen den argiak itzaltzen direnean

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-12 : 20:48

Donostiako Garoa Kultur Lab-ek ateak itxi berri ditu. Zergatik ez erreparatu bizirik mantentzeko gure sostengua behar duten beste hainbat proiekturi? Egun hauetan Imanolek askotan errepikatu duen beste ideia bat azpimarratu nahi dut. Berak dio eskertuta dagoela liburu-denda itxi eta egin zaion kasuarekin (beste hainbat negoziok agur esaten dutenean apenas baitira notizia), baina jende (gazte eta ez hain gazte) mordoa dagoela inguruan gauzak egiten (edo egin nahian) eta horietan jarri beharra dagoela fokua.

Guztia irakurri (eibar.org) »»

Txioak (27)

Erantzun

Sartu