Teknologia albisteak

Mapping audiobisualera sarrera tailerra: Kronika

Erabiltzailearen aurpegia
EibarLab's
2016-11-12 : 10:12

Joan zen urriaren 30ean "Mapping audiobisualera sarrera tailerra" izeneko ekitaldia egin zen Eibarren, EibarLab's ekimenak antolatuta. Miguel Gozalbo Moliner sortzailea eta Telenoika taldeko kidea izan zen irakasle. TailerraBiharrian espazio sortzailean izan zen eta hauxe da bertan gertatutakoaren kronika.

Mapping audiobisualera sarrera tailerra Miguel Gozalbo Moliner Bartzelonan bizi den sortzaileak irakatsi zuen. Miguel Gozalbo musikari elektronikoa eta ikus-entzunezkoen ekoizlea, 2002.urtetik Telenoika taldeko kidea da. Stanstill, loscorderos.sc, Playmodes.com, Alpha-ville, Maquina de Turing, Unit9.com eta abarrekin mapping, arte eszeniko eta musika ekimenak burutu izan ditu (http://www.telenoika.net/comunitAV/miguel-gozalbo).

Askatasuna interneten, copylefta, espazio publikoaren babesa, irrati eta telebista sozial edo klandestinoak, hiri esku-hartzeak, ikus-entzunezkoak espazio publikoan, bideomappinga, bideo attack-ak edo artearen bidezko hiri eraldaketa proiektuetan parte hartu du.

Mapping audiobisualera sarrera tailerra goizeko 11etan hasi zen. Hasiera batean bost orduko iraupena izango zuela aurreikusi zen arren, azkenean zortzi ordu inguruko iraupena izan zuen, parte hartzaileen interesa zela eta (11,00etatik 19,30etara).

Tailerra hasi bezain pronto, EibarLABs proiektuaren antolatzailak, Hirikiten elkarteak, garatzen diharduen proiektuen berri eman zuen. Ondoren Miguel Gozalbo gonbidatua aurkeztu zuten eta proiektua aurrera ateratzen lagundu duten erakundeei eskerrak eman zitzaizkien.

Miguelek goizeko jardunaldia taileraren planninga azaltzen hasi zuen, eta bide batez parte hartzaileei aurkeztaraztea egin zien ondore bakoitzaren ezagutzak mappinaren beharrekin erlazionatu zituen.

Parte hartzaile guztiak aurkeztuta, pieza erreferente batzuk aurkezteaz gain, mappingera sarrera teoriko bat irakatsi zuen. Horrela, parte hartzaileek hiru orduz mapping audiobisualeko proiektu bat garatzeko eman beharreko pausoak zeintzuk diren ikasteko aukera izan zuten. Azalpenak egiteko, Miguelek berak Macau Arts Festivalerako Telenokako taldekideekin egin zuen proiektua hartu zuen eredutzat.

Galdera eta zalantza txanda ostean, bazkaltzeko etenaldi bat egin zen. Parte hartzaileak elkar hobeto ezagutzeko asmoz eta goiz eta arratsaldeko saioen artean banaketa handiegia egon ez zedin, antolatzaileek catering bat eskaini zuten. Horrela jendeak bazkaldu bitartean aukera eduki zuten, ekitaldiaren inguruan berriketan aritzeko. Etenak ordu beteko iraupena izan zuen.

Etenaren ostean praktika garaia izan zen. Gonzalbok praktikarako sarrera teoriko bat eman zuen eta ondoren ariketa bat proposatu zien parte hartzaileei. Ariketaren gauzatzea 0tik egin zen, ordenagailuan beharrezko programa instalatzetik, egindako ariketa proiektatzera. Praktika tarteak hiru ordu inguruko iraupena eduki zuen.

Ekitaldia bukatzeko, arte garaikidearen teknika, aplikazioa eta bere hirarekiko, espazio publikoarekiko eta hiritarrekiko erlazioaren inguruko solasaldi bat sortu zen.Arte garaikidea agente jentifrikazioa eredutzat hartuz, era bare batean, hiri eraldaketa prozesuen inguruan aritu ziren parte hartzaileak hizketan. Hizketan, Bartzelona eta Beijin bezalako hirien ereduak komentatu ziren.

Erantzun

Sartu