Teknologia albisteak

Torturaren txostena: ikertzaileek nabarmendu dutena

Erabiltzailearen aurpegia
Irekia - Eusko Jaurlaritza
2016-06-28 : 16:12

Jonan Fernandez Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak eta Paco Etxebarria auzitegiko antropologoak 1960tik 2013ra bitartean Euskadin izandako torturaren ikerketa proiektuaren aurreneko ondorioak aurkeztu dituzte. Informazioa "exekuzio txosten" batean bildu dute, eta haren laburpena ere argitaratu da. Honakoa da memoria edo laburpen horren testua, Irekia albistegi publikotik aterata,  bertako cc-by lizentziari esker.

Datu orokorren (3.577 kasu) eta datu espezifikoen (2.000 kasu) azterketatik lortutako emaitzetan oinarrituta, zenbait kontsiderazio jar ditzakegu.



Sortutako informazioaren eta egindako lehenengo analisien bidez, ondorengo ondorioak behin-behineko gisa har daitezke; gogoratu behar dugu, gainera, informazio eta analisi horiek 1960-2013 aldiko unibertsoa aipatzen dutela eta Euskal Autonomia Erkidegoan jaiotako edo bizi diren edo bertan tratu txarrak edo torturak jasan dituen beste edozein hartzen dela aintzat:

• 1960-2013 aldian torturari buruzko etengabeko kezka egon da; izan ere, milaka herritarrek salatu dituzte publikoki eta/edo judizialki tratu txarrak eta/edo torturak pairatu dituztela poliziako funtzionario publikoen aldetik. Atxilotuak inkomunikatuta egotea bezalako neurriek era argian tratu txar eta tortura horiek egitea sustatu dute.

• Nazio mailako eta nazioarteko erakunde eta behatzaile ugarik atentzioa eman dute aurrez aipatutako errealitate arekiko, eman diren epai judizialetan oinarrituta; halaber, uste osoa dute irizpide profesionalen bidez ebaluatuta egin diren salaketa publikoek benetako oinarri dutela. Era berean, gai honetan sortutako bibliografiak aurrekoa egiaztatzen du.

• Polizia Nazionalari dagozkion 9 kondena-epai eman dira guztira eta 21 Guardia Zibilari dagokionez; hala, 50 funtzionario (emakume 1 eta 49 gizon) kondenatu dira 1979-1992 aldian 32 (4 emakume eta 28 gizon) pertsonari egindako gertaerengatik. Kondena-epairik ez da egon Ertzaintzaren aurka.

• Bereziki 80ko hamarkada nabarmentzen da, salaketen kopurua handia baita eta justizia-auzitegiek emandako lehenengo kondenak gauzatu baitziren Auzitegi Gorenak berretsiak. Ondoren, tortura-metodoetan aldaketak egin ziren, torturak egiaztatzeko froga forentseak zailtzen ahalegintzeko.

• Salatutako gertaeren, torturen eta tratu txarren adierazpenen ustezko autoretzak polizia-kidegoen arabera bereiziz gero, polizia nazionalak eta guardia zibilak antzeko datuak dituzte.



• Eraginpeko pertsonek alegatu dituzten tortura-metodoei dagokienez, desberdintasun nabarmena dago polizia-kidegoen artean. Poltsaren erabilera nabarmentzen da Guardia Zibilak atxilotu zituen pertsonek esandakoaren arabera. Luzaro tente egonaraztea eta akitze fisikoa, hiru polizia-kidegoek atxilotu zituzten pertsonek adierazitako teknika bat da; ordea, poltsa, elektrodoak eta bainuontzia Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak atxilotutako askok pairatu dutela adierazi dute. Aurrekoari gehitu behar zaio oihuek, irainek eta mehatxuek psikikoki duten garrantzia. Baina horiek guztiak ez dira atxilotuek alegatutako tortura-metodo bakarrak ezta larrienak ere.

• Aurretik aurkeztutakotik ondoriozta daiteke, maila kualitatiboan zein kuantitatiboan, ez direla parekagarriak torturen eta tratu txarren salaketak hiru polizien artean.

• Bestetik, azken hamarkadetan, nazioarteko zenbait erakundek Espainia kondenatu dute torturaren aurkako eta torturaren prebentzioaren arloko betebeharrak ez betetzeagatik. Gauza bera egin du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak eman dituen epaietan ere, lau kasutan Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrei dagokienez (2002, 2003 eta 2011ko gertaerak), hiru kasutan Nafarroakoei dagokienez (2009 eta 2011ko gertaerak) eta bat Kataluniakoei dagokienez (1992ko gertaerak).

• Era berean, Nazio Batuen Torturaren aurkako Batzordeak bi kondena-irizpen egin ditu 1992an gertatutako torturengatik.

• Tortura prebenitzeko neurri zuzentzaileak txerta daitezela eskatu dute etengabe denbora honetan guztian zehar giza eskubideen erakundeek eta erakunde publikoek, baina administrazioaren aldetik ez da behar besteko esku-hartzerik egin atxilotuen eskubideak era eraginkorrean bermatzeko.

• 1997an eta "nazioarteko erakundeek, bereziki, Nazio Batuek eta Europako Kontseiluak egindako gomen dioak gauzatzeko eta Espainiako Auzitegi Medikuen ekintzak nazioartean onartutako teknika eta prozeduretara egokitzeko helburuarekin", protokolo bat ezarri zen auzitegi-medikuek atxilotuak aztertzeko; horren helburua informazioa mediko argiagoa eta zehatzagoa izatea da, auzitegietarako funtsezko froga-elementua izan dadin.

• Tamalez, aurrez esandakoa ez da bete, salbuespenetan izan ezik; horrek atxilotuek alegatutako kasuak ikertzeko funtsezko froga gauzatzea zaildu du.

• 2003an, Eusko Jaurlaritzak «Inkomunikazio erregimenean atxilotutakoentzako arreta koordinatzeko protokolo» bat ezarri zuen; hala, protokolo horrek zuzenean inplikatzen ditu Justizia Administrazioa, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua eta, gai honi dagokionez, atxilotuen kudeaketa kontrolatzeko tresna egoki bat da, bideograbaketa ere txertatzen duelarik.

• Tamalez, aurrez adierazitakoa Ertzaintzako agenteek egindako atxiloketetan betetzen da; hala, beharrezkoa da protokolo hau beste segurtasun-indar batzuek atxilotutako pertsona guztietara hedatzea, gaur egun ez dauden berme batzuk ekarriko bailituzke.

• Horrekin guztiarekin, protokolo hau hobetu daiteke Arartekoak 2011ko bere txostenean egindako iradokizunen arabera.

• Gauzatutako ikerketan 4.009 pertsonen kasuen errolda bat ezarri da (% 17 emakumeak eta % 83 gizonak); izan ere, milaka herritarrek salatu dituzte publikoki eta/edo judizialki tratu txarrak eta/edo torturak pairatu dituztela poliziako funtzionario publikoen aldetik. Horietatik % 17k behin baino gehiagotan jasan ditu. Zifra horiek eraginpekoen benetako dimentsioaren azpitik daude, kontuan izaten badugu pertsona gehiagok jakinarazi dutela erroldan sartuko direla (oraindik ez dute hori egin). Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak martxan jarritako ikerketan arreta ematea nahi dute pertsona hauek. Salaketa hauen bilakaera historikoari esker, egiazta daiteke salaketak pixkanaka jaitsi egin direla 2004. urtetik aurrera, eta ez da kasurik erregistratu 2015an, ezta 2016an ere.

• Ikerketan zehar kontsultatutako pertsona eta erakunde guztien ulermena eta lankidetza egiaztatu da. Horiek guztiek nabarmendu dute ikerketa hau eta ikerketa honek, gertaeren errekonozimenduaren mesedetan, neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko lortu nahi dituen helburuak egokiak direla, era bakarra baita gertaera horiek gainditzeko eta horiei amaiera emateko.

• Sortutako informazioa intereseko hiru alorretan jaso da, gertaerak egiaztatzeko behar beste elementu daudela bermatzeko helburuar ekin, hauek dira: lekuko-froga, froga dokumentala eta peritu-froga, 22.000 dokumentu baino gehiago analizatuta.

• Ildo horri jarraikiz, audioan eta bideoan jasotako lekukotzak 900 baino gehiago dira eta peritu-frogak, hau da, Nazio Batuen Istanbulgo Protoko loa (1989) 202 pertsonari aplikatu zaie (%76 demokraziaren aldikoak, %20 demokraziaren aurreko aldikoak eta %4 bietakoak). Horrek guztiak emaitza eztabaidaezinak eskaintzen ditu kontakizunen sinesgarritasunari dagokionez eta, ondorioz, salatutako gertaerei dagokienez. Izan ere, protokolo honen bidez egindako ebaluazio psikologikoan, torturari dagokionez, peritatzen % 9a “sendotasun maximokoak” zirela jo zen, % 40a “oso sendoak”, %49a “sendoak” eta %2a “sendotasunik gabeak”, tratu anker edo umiliagarritzat eta neurriz gainezko indarkeria erabili izanaz hartzeko sendoak ziren arren.

• Aztertutako kasuen %5etik beherakoa ez den ehuneko batek ondorio psikologikoak ditu eta, horregatik, pertsona hauei asistentzia-neurri espezifikoak eta espezializatuak ezartzea gomendatzen dugu; horrela, une oro pertsona hauen birbiktimizazioa saihestuko da.

Azkenik, erabat beharrezkoa dela uste dugu hasitako lanarekin jarraitzea, ezin baita amaitutzat jo, eta gogoeta egin beharko da torturaren eta tratu txarren errekon ozimendu, erreparazio eta prebentzioari dagokionez.

Erantzun

Sartu